LAN GATAZKA

Guardar
Quitar de mi lista

Tubos Reunidosek bere eskaintza hobetu du: 1.500 euro lan egindako urte bakoitzeko, kaleratze hitzartuetarako

Amurrioko eta Trapagarango lantegietako beharginen batzordeek euren jarrerari eutsi diote, eta enplegu-erregulazio espedientea erretiratzeko eskatu dute. Halaber, esan dute ez dituztela kaleratzeen baldintzak negoziatuko. 

tubos reunidos
18:00 - 20:00

Tubos Reunidosen zuzendaritzak lan-erregulaziorako espedientea (LEE) aurrera ateratzeko beste eskaintza bat egin die langileei. Berrikuntza nagusia da 1.500 euroko langileei kalte-ordaina eskaini diela lan egindako urte bakoitzeko (gehienez 10 urtez), enpresa "borondatez" uztearen truke. Hori bai, martxoaren 2a baino lehen onartu beharko lituzkete enpresak jarritako baldintzak. 

Hirugarren aldiz bildu dira gaur Trapagarango eta Amurrioko plantetako langileen ordezkariak eta zuzendaritza. Azken horrek adierazi du 301 langile kaleratu nahi dituela;  274, Amurrion, eta 27, Trapagaranen. 

Joan den asteko bileran egin zuen lehen eskaintza enpresak: 60 urtetik aurrerakoei aurre-erretiroak eta kaleratze hitzartuak eskaini zizkien. Gaur, baldintzak hobetu egin dituela esan du enpresak, espedientearen "inpaktu soziala murrizteko". Zuzendaritzaren arabera, behin-behineko kontratua duten beharginei —87, denera— lan egindako urte bakoitzeko 28 eguneko ordainsaria eskaini die, gehienez 12 hilabeteko muga ipinita. 

Langile finkoentzat, berriz, eskaintza ezberdina da, adinaren araberakoa. Hitzarturiko kaleratzeen kasuan, lan egindako urte bakoitzeko 30 eguneko soldata jasoko lukete, gehienez 18 hilabetez, eta horrez gain, 1.500 euro lan egindako urte bakoitzeko (10 urteko muga). Aukera hori baliatu nahiko luketen langileek martxoaren 2a baino lehenago jakinarazi beharko lukete. Kontsultetarako epea martxoaren 9an itxiko da. 

60 urtetik 63ra bitarteko langileentzat aurre-erretiroa hartzea proposatzen du enpresak: 63 urte bete arte soldata gordinaren % 65 jasoko lukete (lehen eskaintzan % 60 proposatzen zen). Eta adin horretatik aurrera, lan egindako urte bakoitzeko 20 eguneko lansaria eskaintzen da, 12 hilabeteko mugarekin. 

Iaz, Tubos Reunidosek 71,3 milioi euroko galerak izan zituen, eta kopuru horri azken urteotan konpainiak pilatu duen 263,2 milioi euroko zorra gehitu behar zaio. 

Gaurko batzarraren ondoren, zuzendaritzak esan du "ezinbestekoa" dela datozen asteotan espedientearen gaineko akordioa ixtea, enpresa "beste neurri" batzuk hartzera "ez behartzeko". 

Sindikatuek LEEa erretiratzea eskatu dute, berriro

Bitartean, sindikatuek euren jarrerari eutsi diote eta LEEa erretiratzeko eskatu diote enpresari. Mahai gainean jarritako eskaintzak negoziatzen ez direla hasi ere egingo esan dute, ez baitute kaleratze bakar bat ere onartuko. 

Oier Bidaurratzaga LABen ordezkariaren arabera, "kaleratzeen gaineko hobekuntzei buruz" ari da hizketan zuzendaritza. Esan duenez, ez dute eskaintzaren puntu bakar bat ere negoziatuko, eta aurreko astean bezala, bideragarritasun plana eskatu dio enpresari. 

Bide beretik, ESK sindikatuko Gorka Abascalek ere erregulazio espedientea atzera botatzeko eskatu du, eta etorkizunerako plana exijitu die enpresaren arduradunei. 

Bilera-egunarekin bat eginez, greba deitu dute gaurko Amurrioko plantan, eta jarraipena erabatekoa izan da.

Trapagaranen, berriz, langileen batzordeak ez du lanuzterik deitu, baina bai LABek eta ESK-k. 

Negoziatzen jarraitzeko hurrengo hitzordua datorren ostegunean dute, otsailaren 26an. 

Te puede interesar

Imanol Pradales durante su visita a  Lointek
18:00 - 20:00
EN DIRECTO
Hace  min.

Pradales lehendakariak energiaren prezioa Europakoarekin parekatzea eskatu du, euskal industriaren etorkizuna eta enplegua "bermatzeko"

Imanol Pradalesek, Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarekin batera, Lointek enpresa bisitatu du Urdulizen (Bizkaia), 30. urteurreneko ekitaldien baitan. Bere hitzaldian, Pradalesek argindarraren prezioak euskal industriaren lehiakortasunean duen eragina azpimarratu du, bereziki enpresa elektrointentsiboen kasuan, "milaka lanpostu horien menpe baitaude".

iberdrola-dorrea-bilbao-efe
18:00 - 20:00
EN DIRECTO
Hace  min.

Iberdrolak errekorra lortu du, 2025ean 6.285 milioiko irabaziak lortu baititu, 14.460 milioiko inbertsioek bultzatuta

Jakinarazitako ustiapeneko emaitza gordina (Ebitda) 16.592,4 milioi eurokoa izan zen, aurreko urtean baino % 1,5 apalagoa. Erresuma Batuan kontagailu adimendunak saltzeagatiko gainbalioa, 2024an Mexikon egindako negozioak ekarritakoa eta Estatu Batuetan igarotako kostuen aintzatespena kenduta, 2025eko Ebitda doitua 15.684,4 milioi eurora iritsi zen, 2024an baino % 3,1 altuagoa, sareen negozioan izandako jarduera onari esker.

Cargar más
Publicidad
X