ENPRESAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Stellum Capitalek ia hirukoiztu egingo ditu aktiboak bi urtean, 700 milioi euroraino

Artizarra Fundazioak sortutako eta Hego Euskal Herriko  enpresaburuek sustatutako kapital pribatuko funts kudeatzaile bat da Stellum Capital. Inbertitzeko hiru tresna berri abiaraziko dituzte, egungo aktiboak hirukoizteko helburuarekin.

stellum capital david martinez
18:00 - 20:00

Stellum Capitalek hazkunde egitasmo handia dauka datozen bi urteetarako. 700 milioi euro arte handitu nahi du inbertsioa eta horretarako hiru tresna berri abiaraziko ditu: batetik, startupak sustatzera 50 milioi euroko funtsa bideratuko du; bestetik, elikadura industriara 150 milioi euro zuzenduko ditu; eta azkenik, enpresak haz daitezen 250 milioiko funtsa. Lehenengo biak urte honetan jaurtiko dituzte, eta hirugarren, datorren urtean.  Guztira, gaur egungo aktiboak hirukoiztu egingo ditu.

Orain, inbertsoreak erakarri behar dituzte, eta dena ondo bidean, jauzi ikaragarria izango litzateke Stellum Capitalen kudeaketarako. Beste 90 enpresatan esku hartzeko abagunea izango luketelako, hau da, partaidetzadun enpresa kopurua bikoiztuko lukete.

Stellum Capital Artizarra Fundazioak sortutako eta EAEko eta Nafarroako enpresaburu-talde batek sustatutako kapital pribatuko funts kudeatzaile bat da. Bere helburua enpresaren hazkunderako kapitala eskaintzea da, beti ere, erabakiguneari eusteko. Elikadura industrian du bere arreta gunerik handiena eta bere operaziorik deigarriena Uvesco Taldean eginikoa izan da.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Imanol Pradales durante su visita a  Lointek
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradales lehendakariak energiaren prezioa Europakoarekin parekatzea eskatu du, euskal industriaren etorkizuna eta enplegua "bermatzeko"

Imanol Pradalesek, Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarekin batera, Lointek enpresa bisitatu du Urdulizen (Bizkaia), 30. urteurreneko ekitaldien baitan. Bere hitzaldian, Pradalesek argindarraren prezioak euskal industriaren lehiakortasunean duen eragina azpimarratu du, bereziki enpresa elektrointentsiboen kasuan, "milaka lanpostu horien menpe baitaude".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X