Errenta aitorpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abian da errenta kanpaina Araban eta Gipuzkoan, eta gaurdanik autolikidazio proposamena onartu daiteke

Astearte honetatik, apirilak 7, Arabako eta Gipuzkoako Ogasunek egindako autolikidazio proposamenak onartu edo aldatu dezakete zergadunek. Ostegunean, apirilak 9, hasiko da errenta aitorpenaren kanpaina Nafarroan, eta apirilaren 15ean, berriz, Bizkaian.

declaración de la renta
Errenta kanpaina gaur hasiko da Araban eta Gipuzkoan. Argazkia: Orain

2025eko errenta aitorpenaren kanpaina abian da astearte honetatik, apirilak 7, Araban eta Gipuzkoan. Gaurdanik bi foru ogasunek egindako autolikidazio proposamena onartu edo aldatu dezakete Arabako nahi Gipuzkoako zergadunek.

Araban, 202.576 pertsonak egingo dute PFEZaren aitorpena, eta horietatik % 70 ingururi dirua itzuliko diete. Kalkuluen arabera, 85 milioi euroko saldo garbia egongo da zergadunen alde. Gehien erabiliko den modalitatea 'Renta Fácil' izango da, eta Ogasunak 147.928 zergaduni egingo die proposamena, guztizkoaren % 73ri. Kanpaina ekainaren 25ean amaituko da.

Gipuzkoan, apirilaren 13an irekiko da Ogasunaren bulegoetan aurrez aurreko arretarako hitzordua eskatzeko epea, aitorpena egiteko laguntza behar dutenei zuzendua.

Apirilaren 14an, bitartean, Ogasunaren bulegoetan hasiko da aurrez aurreko arreta, eta bertan langile espezializatuek zergadunei lagunduko diete aitorpena aurkezten. Hortik aurrera, zergadunek bi hilabete pasatxo izango dituzte aitorpenak aurkezteko. Azkenik, uztailaren 2an, errentaren kanpaina itxiko da, 2025eko zerga-ekitaldiari dagokion aitorpena aurkezteko epeari amaiera emanez.

Erreforma fiskal honek, Gipuzkoan, 105 milioi euroko eragina izango du zergadunen alde. Arabako Ogasunean, bestalde, 195 milioi euro itzultzea aurreikusten du zergadunentzat. Guztira, 202 mila PFEZ aitorpen espero dira, aurreko ekitaldian baino % 1 gehiago, horietatik % 70 itzuli beharrekoak.

Gainera, zerga-erreformaren ondorengo lehen errenta-kanpaina izango da, etxebizitzari, zainketei, kontziliazioari, BGAEei edo energia-trantsizioari eragiten dieten kenkari berriekin.

Gainerako lurraldeei dagokienez, ostegunean, apirilak 9, hasiko da kanpaina Nafarroan, eta apirilaren 15ean, ordea, Bizkaian

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X