Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Berretsi egin dute Aceros Olarra enpresari ezarritako zigorra, amiantoaren ondorioz hildako behargin baten heriotza ikertzeko auzian

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Bilboko epaitegi baten ebazpena. Horren arabera, Cofivacasa sozietate publikoa eta Aceros Inoxidables Olarra enpresa zigortu zituen, eta langilearen familiari 153.000 euro baino gehiago ordaindu behar dizkiote, bien artean, amiantoak biriketako kartzinoma eragin ziola ebatzita.

ACEROS OLARRA EMPRESA DE BIZKAIA. FUENTE: OLARRA.COM
Aceros Inoxidables Olarra enpresaren irudia. Argazkia: Olarra.com

EAEko Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Bilboko epaitegi batek emandako epaia. Cofivacasa sozietate publikoa eta Aceros Inoxidables Olarra enpresa zigortu zituen, hildako behargin baten familiari 153.000 euro baino gehiago ordaintzera, bien artean.

Asviamie amiantoaren Euskadiko biktimen elkarteak ostegun honetan jakinarazi duenez, hildako langileak Industrias Reunidas Minero Metalúrgicasen (1961-1962), eta Sociedad Franco Española de Alambresen (1962-1974), Acenorrek Larrondon duen lantegian (1974-1994), eta Aceros Inoxidables Olarran (1994-2010).

1974. eta 1994. urteen artean, amiantoa zegoen Larrondoko Acenor enpresaren instalazioetan, eta 1994. eta 2010. urteen artean, Olarrako lantegian, elkartearen arabera.

Langileari biriketako kartzinoma diagnostikatu zioten, eta 2020an hil zen. Haren alargunak eta alabak salaketa jarri zuten, kalteengatik, eta Bilboko Lan Arloko 11 zenbakiko Epaitegiak arrazoia eman zien.

Epaitegiaren 2025eko uztaileko epaiak Aceros Inoxidables Olarra kondenatu zuen, eta 66.000 euro baino gehiagoko kalte-ordaina eman beharko dio familiari, eta Cofivacasa, Acenorren ondorengoa, 88.000 euro baino gehiago, eragindako kalteengatik duen erantzukizunagatik. Gainera, absolbitu egin zituen beste enpresak.

Orain, EAEko Auzitegi Nagusiak ukatu egin ditu zigortutako sozietateen errekurtsoak, langilearen heriotzaren arrazoi nagusia amiantoaren kutsadurak eragin ziola iritzita, elkartearen arabera.

Asviamieren ustez, epaiak "agerian utzi du, beste behin ere, arrisku kantzerigenoaren aurrean, siderurgiako enpresa handiek ez zituztela luzaroan prebentzio-araudia bete".

Zure interesekoa izan daiteke

SAN SEBASTIÁN, 17/03/2026.- Médicos se han manifestado este martes frente al Hospital Donostia durante la huelga general convocada por ELA, LAB y otros sindicatos vascos, en demanda de un salario mínimo interprofesional (SMI) propio. EFE/ Javier Etxezarreta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen sindikatuek bitartekotzari uko egin diote eta Osasun Ministerioarekin zuten bilera bertan behera gelditu da

Joan den martxoaren 27an, sindikatuei Pazienteen Erakundeen Plataformaren bitartekaritza proposatzea erabaki zuten Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluan. Sindikatuak ez daude ados, plataforma ez delako "neutrala, ezta lan kontuetan aditua ere”. Bi aldeek bilera gehiago egingo dituztela adostu dute, baina, bien bitartean, apirilaren 27ko asterako aurreikusitako grebari eutsiko diote medikuek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X