Akordioa Papresan: langileen % 80 subrogatzea eta soldatak izoztea adostu dute
Langileen ordezkariek eta Grupo CL taldeak lortu duten akordioari esker, Errenteriako paper-fabrikaren salerosketa gauzatu ahal izango da. Subrogatuko diren langileen kopurua hasierako proposamenekoa (% 72) baino handiagoa izango da, eta, trukean, bi urtez soldatak izoztea eta lanaldia luzatzea onartu da.
Grupo Cristian Lay industria-taldeak eta Errenteriako Papresa paper-fabrikako langileen ordezkariek akordioa itxi dute astelehen eguerdian. Horri esker, Errenteriako enpresaren salerosketa gauzatu eta jarduera mantendu ahal izango da.
Extremadurako konglomeratuarekin itxitako akordioak funtsezko hiru puntu ditu:
- 166 langile subrogatzea; hau da, plantillaren % 80.
- Soldatak bi urtez izoztea.
- Asteko lanaldia 35 ordutik 37,5 ordura luzatzea, bi urtez.
Lortutako akordioa ez da behin betikoa oraindik. Enpresaren konkurtso-prozeduraz arduratzen den epaileak horri buruzko erabakia hartu behar du. Enpresako iturriek argitu dutenez, baliteke magistratuak aste amaieran ematea CLren erosketa eskaintzari buruzko erabakiaren berri.
CL taldea izan da apirilean hartzekodunen konkurtsoan sartu zen Errenteriako paper-fabrika erosteko eskaintza aurkeztu duen inbertitzaile bakarra. Hasierako proposamenaren arabera, plantillaren % 72ri eustea (148 langile) eta bi ekoizpen-lerroak mantentzea (egunkari-papera eta enbalaje-kartoia) zen taldearen asmoa eta 39,3 milioi euroko eskaintza egin zuen.
Joan zen apirilaren 23an, hartzekodunen borondatezko konkurtsoko likidazio fasean sartu zen Errenteriako paper-fabrika. Baina urtarriletik nabarmenak ziren enplegu-erregulazioko espedientea egiteari eta bi lineetako bat saltzeari buruzko zurrumurruak.
Behin konkurtsoan sartuta, Cristian Lay taldeak erosteko proposamen loteslea egin zuen, eta prozesua garatzen zen bitartean operatibari eusteko konpromisoa hartu zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Oiartzunen atzo izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.
ELAk zerbitzu publikoak hobetzeko premiazko neurriak eskatu dizkio Pradalesi, eta gutxieneko soldataren aldeko urratsak galdegin ditu
Mikel Lakuntzak politika publikoetan "norabide aldaketa" eskatu dio lehendakariari, zerbitzu publikoen "gainbehera" lehengoratzeko eta patronalari presioa egiteko, Euskadin gutxieneko soldata ezar dadin.
LAB: Pradalesen Gobernuak "suspentso atera du" langileen aldeko politiketan
Garbiñe Aranburuk zalantzan jarri du lehendakariarekin egindako bilera-sortaren sinesgarritasuna, eta elkarrizketa soziala instituzionalizatzeko legea bertan behera uzteko eskatu dio Imanol Pradalesi.
EHUren intersindikalak salatu du Unibertsitate Lege berriak unibertsitate publikoari beharrean, pribatuari egiten diola mesede
Sindikatuok "kezka handia" agertu dute Unibertsitate Lege berriarekin, eta salatu unibertsitate pribatuei diru publikoa jasotzeko bidea errazten diela, publikoaren kaltetan. Hain justu, EHUren "arazo larriena azpifinantzaketa" dela nabarmendu dute.
Greba deitu dute Bizkaiko metal merkataritzan urriaren 7rako, lan hitzarmen berri baten alde
ELA, UGT, CCOO eta LAB sindikatuek soldatak KPIaren arabera eguneratzea eta lanaldia Bizkaiko merkataritzako beste hitzarmen batzuetan ezarritako urteko 1.725 orduetara murriztea.
Gipuzkoako gasolindegietako langileak kalera atera dira lan-hitzarmen berriaren alde
Gipuzkoako gasolindegietako langileek elkarretaratzea egin dute Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzaren aurrean, hitzarmen berriaren negoziazioen blokeoa salatzeko. Ia bi urteko prozesuaren ostean, langileak kexu dira patronalak ez duelako erakusten elkarrizketarako borondaterik. Akordiorik lortu ezean, iragarri dute datozen asteetan mobilizazioak areagotu ditzaketela.
Inoizko mahats bilketarik goiztiarrena egin dute Arabako Errioxan, klima aldaketak eraginda
Tenperatura altuak izan dira eta ez du ia euririk egin. Horren ondorioz, apenas egon da onddoek eragindako gaixotasunik, eta mahatsaren kalitatea "bikaina" da. Ifrentzuan, baldintza meteorologikoek alkohol graduazioa igoarazi dute; "upategian konpentsatu beharko dute hori", azaldu dute.
Bateriekin izandako intzidentzia batek auto elektrikoen ekoizpena geldiarazi du Nafarroako Volkswagenen
Hornitzaileak arazoa konpondu du eta normaltasunez ekoizten ari da; hortaz, Nafarroako Volkswagenek jarduerari "berehala" ekitea espero du.
CCOOk Pradalesi hainbat eskumenen aurrean dituen "zuhurtziak" azaldu dizkio, langile askori eragiten dietelako
CCOO Euskadiko idazkari nagusi Santiago Martinezek Gernikako Estatutua oso-osorik betetzearen alde egin du lehendakariaren aurrean, baina "zuhurtzia" agertu du eskumen-transferentzia batzuen aurrean, hala nola FOGASAren edo pentsioen ingurukoen aurrean; izan ere, langile askori eragiten diete, eta, azpimarratu duenez, "ondo egin behar dira".