Turismoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadiko hoteletan % 4,5 igo da bisita kopurua irailean

Zehazki, 380.529 sarrera eta 786.007 gaualdi zenbatu zituzten Euskadiko hoteletan, irailean; beraz, batez besteko egonaldia 2,07 egunekoa izan zen. Eustaten arabera, establezimendu horietan eguneko 161,5 euro ordaindu zituzten, batez beste.

lampara argia argindarra

Turismoa handitu egin zen Euskadin irailean. Hoteletako bisita kopurua, esaterako, % 4,5 handitu zen, 2025eko datuekin alderatuz gero, Espainiako Estatutik kanpoko bisitariei esker. Hain zuzen ere, bisiten % 57,6 Estatutik kanpoko turistenak izan ziren.

Horrek esan nahi du iazko iraileko datuekin erkatuz gero, % 7,9 egin duela gora Estatutik kanpoko turisten bisita kopuruak aurten. Espainiako Estatuko bisitarien etorrera, berriz, % 0,2 hazi da.

Hoteletan igarotako gaualdiak, bestalde, % 5 handitu dira, Eustat Estatistika Erakundearen arabera.

Zehazki, 380.529 sarrera eta 786.007 gaualdi zenbatu zituzten Euskadiko hoteletan, irailean; beraz, batez besteko egonaldia 2,07 egunekoa izan zen.

Lurraldeka banatuta, Araban 46.739 sarrera eta 97.039 gaualdi izan ziren, aurreko urteko irailean baino % 1,3 eta % 6,8 gutxiago, hurrenez hurren.

Bizkaian % 3,9 handitu ziren sarrerak, eta % 6,8 gaualdiak. Guztira, 177.514 bisita eta 355.241 gaualdi zenbatu zituzten.

Gipuzkoan 156.276 sarrera izan ziren, 2025eko irailean baino % 6,3 gehiago, eta 333.727 gaualdi, iaz baino % 6,9 gehiago.

Eustaten arabera, establezimendu horietako eguneko batez besteko tarifa 161,5 eurokoa izan zen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X