ETXEBIZITZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

% 18,9 hipoteka gutxiago sinatu dira irailean EAEn, eta % 33,3 gehiago Nafarroan

Espainiako Estatuan iazko irailean baino % 2,3 hipoteka gehiago sinatu dira; 46.469, guztira. Hain zuzen ere, 2010eko irailetik izandako kopururik handiena da. 

GRAFCAV1960. SAN SEBASTIÁN (ESPAÑA), 16/11/2026.- El precio medio por metro cuadrado de la vivienda en San Sebastián, que se mantuvo estable en el segundo semestre del año en 6.415 euros, es analizado según los últimos datos del Colegio Oficial de Agentes de la Propiedad Inmobiliaria (COAPI) de Gipuzkoa. EFE/Juan Herrero

Etxebizitza eraikin bat Donostian. Artxiboko argazkia: EFE

Aurtengo irailean iazko hilabete berean baino % 18,9 hipoteka gutxiago sinatu dira Euskal Autonomia Erkidegoan (2.003 hipoteka), eta % 33,3 gehiago Nafarroan (720 hipoteka), Espainiako Estatistika Institutuak asteazken honetan zabaldutako datuen arabera. Gainera, Nafarroa da hazkunde handiena izan duen autonomia erkidegoa.

Guztira, 2.003 etxebizitza mailegu sinatu dira EAEn: 1.007 Bizkaian, 716 Gipuzkoan eta 280 Araban. Gainera, hipoteken batez besteko zenbatekoa 192.357 eurokoa izan da EAEn. 

Halaber, 1.427 hipoteka ezeztatu dira: 768 Bizkaian, 458 Gipuzkoan eta 201 Araban. 

Bestalde, 720 etxebizitza mailegu sinatu dira Nafarroan.

Azkenik, Espainiako Estatuan iazko irailean baino % 2,3 hipoteka gehiago sinatu dira; 46.469, guztira. Hain zuzen ere, 2010eko irailetik izandako kopururik handiena da. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X