Abando, Miramon-Zorroaga eta Mendizorrotza, EAEko auzo aberatsak
Abando, Miramon-Zorroaga eta Mendizorrotza dira EAEko hiriburuetan batez beteko errenta pertsonal altueneko auzoak, Eustatek bildu dituen 2006ko datuen arabera. Aldiz, Iturrigorri-Peñascal, Altza eta Abetxuko Bilboko, Donostiako eta Gasteizko errenta pertsonal baxuena duten kokalekuak dira, iturri berdinak jakinarazi duenez.
Abandoko biztanleriak, Bilbon, 31.537 euroko batez besteko errenta pertsonala du urteko; kopuru hori 69.670 eurora iristen da familiaren errentaren kasuan. Bestalde, Mendizorrotza auzoan bizi diren pertsonek, Gasteizen, 29.902 euroko batez besteko errenta pertsonala dute urteko, eta 69.777 euroko familia errenta batez beste.
Miramon-Zorroagan bizi diren biztanleek, Donostian, 27.238 euroko batez besteko errenta pertsonala eskuratzen dute, eta 72.280 eurokoa familiaren batez besteko errentaren kasuan.
Hiriburu gipuzkoarrak ageri du oreka handiena auzoen artean; aldiz, Bilbon daude batez besteko errenta pertsonal handieneko eta txikieneko auzoak hiru hiriburuen artetik
Hiriburu berdin bateko auzoen arteko aldea bereziki garrantzitsua da hiriburu bizkaitarraren kasuan. Gauzak horrela, Iturrigorri-Peñascalek, Bilbon, 9.210 euroko errenta pertsonala du batez beste; horrek esan nahi du Abandon erregistratzen denaren heren bat baino gutxiago duela. Gainera, batez besteko familia errenta auzo horretan 20.048 eurokoa da, Abandon eskuratutako batez besteko errenta pertsonala baino baxuagoa eta guzti.
Beste bi euskal hiriburuetan, aldea, garrantzitsua bada ere, ez da hain nabarmena. Abetxukok, Gasteizen, 13.325 euroko errenta pertsonala du batez beste eta familiako errenta batez beste 28.073 eurokoa da. Bi kasuetan Mendizorrotzako erdiaren azpitik kokatzen den portzentajea da. Altzan, Donostian kokatzen den auzoa, batez besteko errenta pertsonala 13.633 urokoa da eta batez besteko familia errenta, berriz, 30.775 eurokoa. Miramon-Zorroagarekin duen aldea, hiriburu gipuzkoarrean errenta pertsonal handiena duen auzoa, erdia izatearena da zehazki. Ondorioz, tarte adierazgarriena Bilbon ageri da.