Bizi-baldintzak, EAEn
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru familitik batek zailtasunak ditu hil bukaerara heltzeko, EAEn

Familien % 24,9k murrizketa ekonomikoak izan ditu, batez ere, aisialdiaren kasuan eta arropak eta oinetakoak erosterakoan. Gainera, horietatik laurden batek elikagaiak erosteko arazoak pairatu ditu.

Krisi ekonomikoaren ondorioz, EAEko familien herenak elikagaiak erosteko arazoak izan zituen 2009an; % 30,1ak, berriz, "zailtasunak" izan zituen hil amaierara heltzeko. Gainera, % 19ak uste du hiriko segurtasunari dagokionez (lapurretak eta erasoak, esaterako) gabeziak daudela.

'Euskal Autonomia Erkidegoko Bizi-baldintzak 2009' izeneko ikerketatik ateratzen diren ondorioetako batzuk dira. Emaitzak gaur aurkeztu ditu Eustatek.

Txostenak erakusten duenez, lau familietatik batek (% 24,9) murrizketa ekonomikoak izan ditu, batez ere aisialdiaren kasuan eta arropak eta oinetakoak erosterakoan. Horietatik laurden batek, berriz, elikagaiak erosteko arazoak pairatu ditu.

2004an janaria erosteko arazoak zituzten familien % 40tan erreferentziazko pertsona langabezian zegoen; 2009 proportzio hori % 57koa izan zen.

Hiru familitik batek (% 30,1) "zailtasunak" izan zituen hil amaierara heltzeko eta % 42,4k uste dute euren egoera ekonomikoa duela hiru urtekoa baino okerragoa dela. Erreferentziazko pertsona langabezia duten familiek sofritu dute gehien, % 72ak, hain zuzen ere.

Bestalde, 2004-2009 urteen artean, delikuentzia arazoak ugaritu egin direla uste duten familien kopurua sei puntu hazi da; arazo etnikoak eta etxebizitzetan egindako lapurretak ugaritu direla uste duten familien kopurua, aldiz, bi puntu hazi da.

Alkoholak, drogak eta agresibitateak eragindako arazoen gaineko iritziak ere aldatu egin dira eta portzentaiak 3,2 puntuko beherakada izan du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X