Tokion haragi erradioaktiboa saldu izana onartu du enpresa batek
Japonian haragia saltzen duen bigarren enpresarik handienak, Aenon konpainiak, alegia, Tokion eta inguruko hainbat dendatan zesio erradioaktiboarekin kutsatutako behi haragia saldu izana onartu du komunikatu baten bitartez.
Idatziaren bitartez zehaztu dutenez, Tokioko denda batean eta Japoniako hiriburuaren inguruan dauden dozenaka dendetan saldu du aipatutako enpresak haragi kutsatua.
Behiak arrozez egindako pentsuarekin elikatzen dituzte eta pentsu horri Gobernuak ezarritako neurriak gainditzen dituen zesio erradioaktiboa atzeman diote.
Egoeraren aurrean, baliteke Japoniako agintariek Fukushimatik datorren behi haragiaren esportazioa eta komertzioa debekatzea, gaur Gobernuko iturri batzuek azaldu dutenez.
Aenon konpainiak egindako kalkuluen arabera, apirilaren 27tik ekainaren 20a bitartean 319 behi haragi kilo saldu dizute. Horiek Tokioko denda batean eta Kanagawa, Chiba, Shizuoka eta Ishikawa herrietako hainbat saltokitan banatu dituzte. Edozein kasutan, zin egin dute zehaztasunez frogatuko dutela banatzen duten haragiak edozein motatako kutsadurarik ote daukan.
Pasa den astean, Fukushima-1 zentraletik gertu dagoen Minami Somako granja batean baimenduko maila ia sei aldiz gainditzen zuten zesio erradioaktiboa atzeman zuten.
Osasunean arriskuak
Albistea jakindakoan sortu den alarmaren aurrean, Japoniako Nekazaritza ministroak esan du haragi kutsatua noizbehinka jateak gizakien osasunean ez daukala inolako eraginik.
Janari kutsatu gehiago
Fukushimako zentral nuklearreako istripua gertatu zenetik, Japonian dagoeneko hainbat elikagaietan atzeman dute erradiazioa, hala nola, barazkietan, tean, esnean, mariskoan edota urean.
Gogoratu behar da, zentral nuklearra martxoaren 11n inguru hori astindu zuen tsunamiaren ondorioz kaltetu dela Chernobilgo (Ukrainia) istripu nuklearra 1986an gertatu zenetik mundu mailako krisi nuklearrik latzena eraginez.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Urzainkiko baso-sutea kontrolatutzat jo dute
Gaur gauean, Nabaskoze parkeko suhiltzaileak egongo dira bertan, zaintza-lanak egiten.
Kobre lapurretek 176 hilobi kaltetu dituzte Errenteriako hilerrian
Gurutzeak, argazkietako markoak eta bestelako apaingarriak… errotik atera dituzte Errenteriako hilerrian. Azken hilabetean bitan gertatu dira lapurretak eta gaurkoan 4 salaketa daude oraingoz. Udalaren arabera, nahiko bideratuta dago kasua eta datozen egunetan guztia argitzea espero dute.
Osasun Publikoak esku hartu du Eibarko taberna batean tortillen kontsumoarekin lotutako salmonelosi-agerraldi baten aurrean
Detektatutako 29 kasuetatik 25ek osasun-arreta behar izan zuten, eta bederatzi ospitaleratu egin zituzten. Guztiek alta jaso dute jada. Kutsatutako arrautzak Aragoiko ustiategi batekoak dira.
Euskal Herriko urtegien % 48,8 dago beteta, abuztuan ohi baino ia 6 puntu gutxiago
Uztailaren hasieratik, urtegietan bildutako ura azken 20 urteetako batezbestekoaren azpitik dago, eta alde hori astez aste handitzen joan da.
Hondarribiko Alarde tradizionalak "jarrerak polarizatzea eta herritarrak haserretzea" leporatu dio Udalari
HAOSE elkarteak dio otsailean utzi zuela konponbidea bilatzea helburu zuen prozesua, "gardentasun faltagatik eta prozesuarekiko leialtasun faltagatik", eta uste du Udalak orain argitaratutako komunikatuaren helburua dela alarde ez parekidearen defendatzaileak "deslegitimizatzea".
Espainiako Gobernuak bere gain hartu du Ceutako krisiaren kudeaketan aginte bakarra
Espainiako Gobernuak "historian aurrenekoz" deklaratu du Segurtasun Nazionalaren interes egoera eta migrazio krisiari eman beharreko erantzuna koordinatzeko aginte bakarra hartu du. Angel Victor Torres Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroak zuzenduko du egitura.
Patata-tortilla usaina eta festa giroa Bilbon, Aste Nagusiaren laugarren egunean
Gaur goizean, Areatzako patata-tortilla lehiaketak 400 parte-hartzaile baino gehiago bildu ditu; herritar eta konpartsakideak zartagina eskuan aritu dira euren trebezia erakusten. Gainera, eguerdian, ohikoa den moduan, bilbainadak entzun dira Pergolan, Los Chimberos taldearen eskutik.
Nafarroak frankismoaren biktimen memoria berreskuratu du "Objektuen memoria" erakusketan
Erakusketak Nafarroako hobi komunetan egindako prospekzio eta hobitik ateratze lanetan berreskuratutako objektuak biltzen ditu, frankismoaren errepresioaren biktimen historia eta memoria herritarren esku jartzeko. Iruñeko Alde Zaharreko Rozalejo Markesaren Jauregi berrituan dago ikusgai.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, genero indarkeria egotzita, bikotekidearekin eztabaida bat izan ostean
Udaltzainak etxebizitza batera joan ziren, eta borroka batekin bateragarriak ziren zantzuak ikusi zituzten.
Ane Lindane komikoa epaituko dute, eskarnioa egotzita, Abogados Cristianos fundazioak salatu egin baitu
Salatutako gertakariak 2025eko ekainaren 29an gertatu ziren, Arberatze-Zilhekoan (Nafarroa Beherea), eliza batean, gurutzefika batekin masturbatzen ari zen itxura egin zuen eta. Bilboko Instantzia Auzitegiak epaituko du euskal komikoa.