Jaiotza kopurua igo egin da Euskadin
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) jaiotza kopurua igo egin da 2011ko lehenengo hiruhilabetean; 5.032 izan dira. Iazko epe berarekin alderatuz gero, % 0,2 igo da.
Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) iragarri duenez, Araban (% 2,1) eta Gipuzkoan (% 1,5) jaitsi egin da jaiotza kopurua; Bizkaian, aldiz, % 2 igo da. Araban 792 ume jaio ziren, Bizkaian 2.552 eta Gipuzkoan 1.688.
30 eta 34 urte arteko amek egin dituzte erditzeen % 41,7; emakumeen % 32,7k 35-39 urte artean zituzten, eta % 13,_8k 25 eta 29 urte artean.
40 urtetik gora zituztela ama izan diren emakumezkoen kopurua % 8,6 jaitsi da, 2010eko hiruhileko berarekin alderatuz gero, eta 297 izan ziren. Emakume horiek izan dituzten jaioberriei kopuru osoaren % 5,9 dagokie, 25 urte baino gutxiago dituzten amen umeei dagokien ehuneko berbera.
Jaiotza ordenaren arabera, EAEn jaiotako umeen erdiak familiako lehenengo semea edo alaba izan dira (2.690); 1.922 ume (% 38,2) dagoeneko beste ume bat zegoen familietara iritsi dira, eta jaioberrien % 8,3k bi anai-arreba baino gehiago dituzte.
Ezkondu ez diren pertsonek izandako jaiotzek kopuru osoaren % 33,4 hartzen dute, 2,4 puntu gehiago 2010eko lehen hiruhilabetekoarekin alderatuta.
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) jaiotza kopurua igo egin da 2011ko lehenengo hiruhilabetean; 5.032 izan dira. Iazko epe berarekin alderatuz gero, % 0,2 igo da.Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) iragarri duenez, Araban (% 2,1) eta Gipuzkoan (% 1,5) jaitsi egin da jaiotza kopurua; Bizkaian, aldiz, % 2 igo da. Araban 792 ume jaio ziren, Bizkaian 2.552 eta Gipuzkoan 1.688.30 eta 34 urte arteko amek egin dituzte erditzeen % 41,7; emakumeen % 32,7k 35-39 urte artean zituzten, eta % 13,_8k 25 eta 29 urte artean. 40 urtetik gora zituztela ama izan diren emakumezkoen kopurua % 8,6 jaitsi da, 2010eko hiruhileko berarekin alderatuz gero, eta 297 izan ziren. Emakume horiek izan dituzten jaioberriei kopuru osoaren % 5,9 dagokie, 25 urte baino gutxiago dituzten amen umeei dagokien ehuneko berbera.Jaiotza ordenaren arabera, EAEn jaiotako umeen erdiak familiako lehenengo semea edo alaba izan dira (2.690); 1.922 ume (% 38,2) dagoeneko beste ume bat zegoen familietara iritsi dira, eta jaioberrien % 8,3k bi anai-arreba baino gehiago dituzte. Ezkondu ez diren pertsonek izandako jaiotzek kopuru osoaren % 33,4 hartzen dute, 2,4 puntu gehiago 2010eko lehen hiruhilabetekoarekin alderatuta.