79 urteko gizononezko bat hil da N-1 errepidean, Beasainen
79 urteko gizon bat hil da ostiral honetan N-1 errepidean, Beasainen, bi ibilgailuk talka egin ostean, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.
Istripua 18:30ean gertatu da, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik. 79 urteko gizonezkoa autoan harrapatuta geratu da, eta osasun zerbitzuek heriotza baieztatu baino ezin izan dute egin. Berarekin zihoan 73 urteko beste gizonezko batek hainbat zauri izan ditu, eta erietxera eraman dute. Beste autoan zihoazen hiru pertsona, tartean jaioberri bat, ospitalera ere igorri dituzte, beren egoera aztertzeko.
Istripua Gasteizko noranzkoan izan da, eta errepidea moztu behar izan dute.
79 urteko gizon bat hil da ostiral honetan N-1 errepidean, Beasainen, bi ibilgailuk talka egin ostean, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.Istripua 18:30ean gertatu da, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik. 79 urteko gizonezkoa autoan harrapatuta geratu da, eta osasun zerbitzuek heriotza baieztatu baino ezin izan dute egin. Berarekin zihoan 73 urteko beste gizonezko batek hainbat zauri izan ditu, eta erietxera eraman dute. Beste autoan zihoazen hiru pertsona, tartean jaioberri bat, ospitalera ere igorri dituzte, beren egoera aztertzeko.Istripua Gasteizko noranzkoan izan da, eta errepidea moztu behar izan dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko sahararrak ospakizun betean, NBEk Minurso misioa berritzerik izan ez duelako
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean