Cabacas hil eta hilabetera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pilota-jaurtigailuak erabiltzeko Ertzaintzaren araudi berria, martxan

Soilik "agenteen edo beste pertsona baten bizitza arriskuan dagoenean" erabili ahalko dute. Lehenengo tiroak abisatzeko egin behar dituzte, pilota barik, eta gutxienez 10 metroko distantzia utzita.
Pilota-jaurtigailuak erabiltzeko Ertzaintzaren araudi berria, martxan. Irudia: EITB

Ertzaintzak istiluen kontrako materiala erabiltzeko araudi berri baten arabera jokatuko du gaurtik, maiatzaren 11tik (ostirala), aurrera, pilota-jaurtigailuak eta borrak erabiltzeko orduan, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. .

Gainera,horrelako baliabideak armak erabiltzen dituzten polizia-taldeen lana kontrolatuko duen Batzorde Operatibo bat martxan jartzea adostu dute.

Araudia berria Rodolfo Aresek Legebiltzarrean, Iñigo Cabacas Athleticen jarraitzailea duela hilabete hil eta gero (buruan pilotakada bat jaso zuen) egindako agerraldian, hartutako konpromisoaren ondoren bultzatu dute.

Araudi berriaren bidez, 40 milimetroko jaurtigailuen instrukzio berri batean sakonduko dena, pilota-jaurtigailu eta borren erabilera eguneratzen da "hiritarren segurtasuna zaintzeko eta tresna hauek erabiltzean berma juridikoak ziurtatzeko".

Ezingo dituzte jaurtigailuak erabili "agenteen edo beste pertsona baten bizitza arriskuan dagoenean, bakarrik egoera konpontzeko beste aukerarik ez dagoenean".

Lehenengo tiroak abisatzeko egin behar dituzte, pilota barik, eta gutxienez 10 metroko distantzia utzita.

Bokatxek indar "arina" edo "tarteko indarra" izan beharko dute, "gogorra" bakarrik brigada mugikorrek eta errefortzu brigadek erabili ahalko dute.

Borren erabilera "mailakakoa izan behar da; lehenengo, besoaren atal bat bezala, balizko erasotzaileak aldentzeko erailiko da, eta salbuespen egoeretan bakarrik, kolpatzeko".

Azken kasu horretan, kolpeak beti behetik gora egin behar dira eta gorputzaren bizi-lekuetan jotzea saihestu beharko dute".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X