Euskal gazteriaren %87a ezkontza homosexualen aldekoak dira
ref="http://www.gazteaukera.euskadi.net/r58-854/eu/" _fcksavedurl="http://www.gazteaukera.euskadi.net/r58-854/eu/" target="_blank">Gazteen Euskal Behatokiak Nazioarteko Homofobiaren aurkako egunean jakinarazi duenez euskal gazteen %87a sexu berdinekoen arteko ezkontzen aldekoak dira eta %81a sexu aldaketa legalaren alde daude. Datu hauek, 15 eta 29 urte bitarteko 1.500 euskal gazteri egindako inkesta batetik ateratako ondorioak dira.
Azken lau urteetan sexu aldaketa eta ezkontza homosexualen aldeko jarrerak goranzko bidea hartu du, kaleratutako datuen arabera.
Auzokide homosexualak
Nahiz eta euskal gazteriaren gehiengoak ez duen arazorik auzokidea homosexuala izateko, oraindik %11ri axola die auzoan homosexualak bizitzeak.
Joan den urtearekin konparatuta, homosexualekiko kontrakotasuna gutxitu egin da. Erdeinuak pixka bat handiagoak dira mutilen artean (%12a). 25 urte baino gutxiago duten gazteek, bestalde, aurkakotasun handiagoa agertzen dute, zaharragoen aldean.
Gaixotasuna
Homosexualitatea sendatu beharreko "gaixotasun" moduan ikusten dutenen kopurua urritu egin da. Gazteen %88ak ez dute pentsatzen gaixotasuna denik, baina %6ak kontrakoa uste dute. Mutilen artean, gaixotasunaren ideia zabalduago dago eta adina handitu ahala kopurua txikitu egiten da. Estatuan, homosexualitatea gaixotasuna dela pentsatzen dutenen kopurua handitu egiten da adinak gora egin ahala.
Zure interesekoa izan daiteke
Sei urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati bikotekidea bortxatzeagatik eta etengabe tratu txarrak emateagatik, Nafarroan
Indarkeria matxistaren biktimei arreta integrala emateko akordioak 25 urte bete ditu
Urdako tren istripuaren biktimen aldeko hileta elizkizuna azaroaren 12an egingo dute Toledoko katedralean
Orioko Udalak Jaurlaritzari galdegin dio konpon dezala berehala duela 40 egun su hartu zuen ontziak eragindako egoera
Anderren heriotzan inplikatutako agenteei espedientea egitea baztertu duen alkatetzaren dekretua errekurritu egin dute
Horrela eragingo die trafikoari eta oinezkoei Reala-Olympique Lyonnais partidagatik ezarritako segurtasun dispositiboak