GHK-k azpimarratu du berea dela zaborra tratatzeko eskumena
Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa (GHK) erakundeak azpimarratu du bera dela zaborra tratatzeko "arduradun bakarra". Hori horrela, "finantzatu eta sustatu" beharreko azpiegiturak berak aukeratuko dituela esan du, izan ere, Batzar Nagusiek "ez dute horren gaineko inolako eskumenik".
Horixe adierazi du Ainhoa Intxaurrandieta GHKren presidenteorde, Lezoko zinegotzi (Bildu) eta San Marcos Mankomunitateko presidenteak prentsaurreko batean.
Intxaurrandietak Gipuzkoako beste mankomunitate batzuetako ordezkariekin batera eman du prentsaurrekoa eta EAJ eta PSE-EE kritikatu ditu zaborren gaineko eskumenaren inguruan egin dituzten adierazpenenengatik. Aldundiaren egitasmo berria aurrekoaren "eguneraketa" dela eta hori egiteko eskumena GHKrena dela azaldu die bi alderdiei.
"Batzar Nagusietako alderdi politiko batzuei argi adierazi nahi diegu ez direla inor udalei zein azpiegitura finantzatu agintzeko", azaldu du presidenteordeak.
"GHK da azpiegiturak esleitzen dituen erakunde bakarra, sinatzen eta ordaintzen dituen bakarra da", azpimarratu du Intxaurrandietak. Gainera, "erraustegiaren esleipena" onartu zutenak GHKren aurreko agintariak, EAJkoak eta PSE-EEkoak, izan zirela gogorarazi du.
Atez atekoa
Atez ateko zabor bilketari dagokionez, Intxaurrandietak esan du oraingoz hori dela birziklapen maila % 60-80ra iristeko "tresna baliagarri bakarra", baina kopuru horiek lortzeko erabiltzen den sistema aukeratzeko eskumena udalena dela adierazi du.
EAJren alternatiba
Bestalde, EAJk iragarri du "Gipuzkoa Garbia" ekimena jarriko duela abian zabor bilketa kontainerren bitartez egiteko, atez ateko sistemaren "inposizioa" salatzeko eta erraustegia defendatzeko.
Imanol Lasa Zarauzko zinegotziak (EAJ) prentsaurreko batean azaldu duenez, Gipuzkoako gizarteak dagoeneko erakutsi du "heldutasuna" hondakinak era egokian kudeatzeko, "inposizioan oinarritutako zaborren bilketa selektiboaren beharrik gabe".
Nahikari Otermin Pasaiako zinegotziak (EAJ), bere aldetik, hondakinak birziklatzeko esfortzua "kontzientziaziotik eta hezkuntzatik" bideratu eta "inposizioa baztertu" behar dela berretsi du. Hori dela eta, EAJren ordezkariak uste du, hondakinen kudeaketak Gipuzkoako gizarte osoari eragiten dionez, "akatsa" izango litzatekeela "irtenbidea gizartea aintzat hartu gabe" ematea.
Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa (GHK) erakundeak azpimarratu du bera dela zaborra tratatzeko "arduradun bakarra". Hori horrela, "finantzatu eta sustatu" beharreko azpiegiturak berak aukeratuko dituela esan du, izan ere, Batzar Nagusiek "ez dute horren gaineko inolako eskumenik".Horixe adierazi du Ainhoa Intxaurrandieta GHKren presidenteorde, Lezoko zinegotzi (Bildu) eta San Marcos Mankomunitateko presidenteak prentsaurreko batean.Intxaurrandietak Gipuzkoako beste mankomunitate batzuetako ordezkariekin batera eman du prentsaurrekoa eta EAJ eta PSE-EE kritikatu ditu zaborren gaineko eskumenaren inguruan egin dituzten adierazpenenengatik. Aldundiaren egitasmo berria aurrekoaren "eguneraketa" dela eta hori egiteko eskumena GHKrena dela azaldu die bi alderdiei."Batzar Nagusietako alderdi politiko batzuei argi adierazi nahi diegu ez direla inor udalei zein azpiegitura finantzatu agintzeko", azaldu du presidenteordeak."GHK da azpiegiturak esleitzen dituen erakunde bakarra, sinatzen eta ordaintzen dituen bakarra da", azpimarratu du Intxaurrandietak. Gainera, "erraustegiaren esleipena" onartu zutenak GHKren aurreko agintariak, EAJkoak eta PSE-EEkoak, izan zirela gogorarazi du.Atez atekoaAtez ateko zabor bilketari dagokionez, Intxaurrandietak esan du oraingoz hori dela birziklapen maila % 60-80ra iristeko "tresna baliagarri bakarra", baina kopuru horiek lortzeko erabiltzen den sistema aukeratzeko eskumena udalena dela adierazi du.EAJren alternatibaBestalde, EAJk iragarri du "Gipuzkoa Garbia" ekimena jarriko duela abian zabor bilketa kontainerren bitartez egiteko, atez ateko sistemaren "inposizioa" salatzeko eta erraustegia defendatzeko.Imanol Lasa Zarauzko zinegotziak (EAJ) prentsaurreko batean azaldu duenez, Gipuzkoako gizarteak dagoeneko erakutsi du "heldutasuna" hondakinak era egokian kudeatzeko, "inposizioan oinarritutako zaborren bilketa selektiboaren beharrik gabe".Nahikari Otermin Pasaiako zinegotziak (EAJ), bere aldetik, hondakinak birziklatzeko esfortzua "kontzientziaziotik eta hezkuntzatik" bideratu eta "inposizioa baztertu" behar dela berretsi du. Hori dela eta, EAJren ordezkariak uste du, hondakinen kudeaketak Gipuzkoako gizarte osoari eragiten dionez, "akatsa" izango litzatekeela "irtenbidea gizartea aintzat hartu gabe" ematea.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko tranbia ez da erdigunetik ibiliko irailera arte
Alaba Jeneralaren eta Independentzia kaleen urbanizazio-obrek eragin dute mozketa; bertan, besteak beste, zoladura homogeneoa jarriko da, bideen zati bat berriztuko da eta hainbat konponketa egingo dira.
Eguzki-eklipse osoen inguruko lau sekretu txundigarri
Ba al zenekien Antzinako Grezian eklipseek iragartzen zuten mekanismo bat zutela? Eta eklipseek iraungitze-data dutela? Eklipseen inguruko bitxikerietako batzuk bildu ditugu hemen.
Ceutako milaka herritarrek "erantzunak" exijitu dizkiete Espainiari eta Europari krisi migratzailearen aurrean
Kristau, musulman, hebrear eta hindu komunitateek nahiz Ceutako auzo elkarteek deituta, istilurik gabe manifestatu dira ordu bat pasatxoan. "Ceuta Espainia da" aldarrikatu dute manifestuan, sineste, kultura eta jatorri ezberdinetako herritarrek belaunaldiz belaunaldi eraikitakoa hiria dela azpimarratuz.
Zeledon San Migeleko dorrera igota eman diete amaiera Gasteizko jaiei
Amaitu dira Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak. Zeledon San Migel elizako kanpandorrera igo da, Andre Maria Zuriaren plazan, Udal Musika Bandak lagunduta.
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Euskal Herrian ikusitako azken eklipseak
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.