Euskal Eskola Publikoaren jaialdiaren 21. edizioa, Zarautzen
Zarautzek 21. edizioaren Euskal Eskola Publikoaren jaialdia hartu du igande honetan. Egunean zehar euria tarteka bota duen arren, hainbat haur, gazte eta heldu Zarautzera hurbildu dira, gaurko iragarrita zeuden ekitaldiaz gozatzeko.
Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak jaialdian parte hartu du. Celaak azpimarratu duenez, Wert ministroaren murrizketek "ez dute Euskadin eraginik izango". Sailburuak azaldu duenez, datorren ikasturtea antolatzen ari dira, eta aurreko ikasturteekin alderatuta, ikasgela bakoitzeko ikasle kopuru bera izango da. Gainera, sailburuak esan duenez, "ez dugu irakasle kopururik murriztuko".
Arratsalde aldera, eguraldiak hobera egin du eta Zarautzen bildutakoek primeran igaro dute eguna.
Zarautzek 21. edizioaren Euskal Eskola Publikoaren jaialdia hartu du igande honetan. Egunean zehar euria tarteka bota duen arren, hainbat haur, gazte eta heldu Zarautzera hurbildu dira, gaurko iragarrita zeuden ekitaldiaz gozatzeko.Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak jaialdian parte hartu du. Celaak azpimarratu duenez, Wert ministroaren murrizketek "ez dute Euskadin eraginik izango". Sailburuak azaldu duenez, datorren ikasturtea antolatzen ari dira, eta aurreko ikasturteekin alderatuta, ikasgela bakoitzeko ikasle kopuru bera izango da. Gainera, sailburuak esan duenez, "ez dugu irakasle kopururik murriztuko". Arratsalde aldera, eguraldiak hobera egin du eta Zarautzen bildutakoek primeran igaro dute eguna.