M29ko Greba Orokorra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lau atxilotu, greba orokorrean bi ertzaini erasotzea egotzita

Martxoaren 29ko greba orokorrean, Bilboko epaitegien egoitzan, Ertzaintzaren bi agenteri egindako erasoan "parte hartu" zutela leporatu diete lau atxilotuei.
Hiru atxiloketa, greba orokorrean ertzainei erasotzea egotzita. Argazkia: EFE

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu, martxoaren 29ko greba orokorrean, Bilboko epaitegietako egoitzan zeuden bi ertzaini eraso egitea egotzita.

Herrizaingo Sailak adierazi duenez, hiru atxilotuek epaitegian zeuden agenteen aurkako erasoan "parte hartu" zuten. Ertzainetako bat buruan zauritu zuten.

Erasoa eguerdiko hamabiak aldera izan zen. Aurpegia estalita zeraman gazte talde bat Buenos Aires kalean dagoen epaitegiko fatxadan pintadak egiten saiatu zen, eta eraikinaren barrura sei gas-poto bota zituen.

Epaitegian zeuden bi ertzainak erasotzaileen atzetik atera ziren eta horietako bat harrapatzea lortu zuten. Atxilotzen ari zirenean, baina, kaputxadun batzuek harriak bota zizkieten.

Erasoaren ondorioz, agenteetako bati grapa ugarirekin itxi behar izan zioten buruan egin zioten zauria.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X