Zirkulazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zirkulazioa normaltasunera itzuli da Barazar mendatean

14:30ean, bidea garbitu eta istripua izan duten ibilgailuak erretiratu ostean, Bilborako noranzkoan ireki dute errepidea.

Barazar mendateko N-240 errepidean, zirkulazioa bere onera bueltatu da 14:30ean, ordubete eskasean kamioi-istripu bi izan ostean. Ondorioz, zirkulazioa kolapsatu egin da.

Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, 14:30ean, bidea garbitu eta istripua izan duten ibilgailuak erretiratu ostean, Bilborako noranzkoan ireki dute errepidea, bi puntutan itxita egon eta gero.

Lehenengo istripua 10:50 inguruan jazo da. Ordu horretan, bi kamioik elkar jo dute errepide horretako 33,6. kilometroan, baina ez da biktimarik izan.

11:40an, beste kamioi batek istripua izan du handik gertu, 34,6. Kilometroan; horrek ere, Bilborako noranzkoan.

Istripu horren ondorioz, zama errepidera erori da, eta Bilborako bidea itxi egin behar izan dute. Ertzaintzak beste bide batetik bideratu du zirkulazioa.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X