Alerta laranja
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Muturreko tenperatura altuak Euskadin, 35 gradura iritsi dira

Tenperaturak 35 gradutik gorakoak izan dira, batez ere Kantauri isurialdean. Horregatik, tenperatura maximoei dagokien alerta laranja ezarri dute.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Alerta laranja EAEn, muturreko tenperatura altuengatik

Asteazken honetan bero handia egingo du lurralde osoan. Ia egun osoan zerua hodei gutxirekin egongo da. Arratsaldean eta gauean bero-hodeiak garatuko dira, eta azken orduetan trumoi-zaparradak bota ditzake, barnealdean batik bat, Euskalmeten arabera. Tenperatura maximoak nabarmen igo dira: kostaldean 30 gradu ingurura, eta barnealdean 38 graduak gainditu daitezke.

Muturreko tenperatura altuak 38 gradura iritsi direla eta, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak prebentzioa eskatu eta alerta laranja ezarri du.

Era berean, Herrizaingo Sailak abisu horia eman du itsasaldeko arriskuagatik, arratsalde-gauan haizeak ipar-mendebaldera bira egin dezakelako enbata baten antzeko ondorioekin.

Ostegunean eguraldiak ezegonkortzera egingo du. Goizean ostarteak nagusituko dira, eta bero egingo du barnealdean. Arratsaldean, ordea, bero-hodeiak garatuko dira, eta zaparrada trumoitsuak bota ditzake, barnealdean bereziki. Tenperatura maximoak nahikoa jaitsiko dira kostaldean, 25 graduren bueltan geratuz, eta gainerakoan 30 gradu inguruan geratuko dira maximoak.

Ostiralean, tenperatura apur bat gehiago jaitsiko da. Ipar-osagaiko haizearekin termometroa kostaldean 25 ºC-ren mugaren azpitik geratuko da, barnealdean aldiz, 26-28 ºC-ra igoko da. Tarteka hodeiak sartuko dira, bereziki kostaldetik gertu, hala ere, zerua ez da guztiz estalita egongo; ostarte politenak hegoaldean aurkituko ditugu, bertan tenperatura beroenak 30 ºC-koak izango dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X