Osasungarria da mugikorra oporretan ez eramatea?
Herritar gehienak oporretan daude, eguneroko errutinatik deskonektatzen saiatzen. Baina galdera ondokoa da: osasungarria ote da, adibidez, mugikorra etxean utzita, oporretan “deskonexio digitala” egitea?. Adituak ados daude: mugikorra ez dugu guztiz ahaztu behar”.
Jose Ignacio Bailek Psikologia doktore eta Madrilgo Urrutiko Unibertsitatearen errektoreordeak azaldu duenez, “mugikorra ahaztea ez da osasungarria, arazo puntualak konpontzeko lagungarria izan daitekeelako, adibidez, auto istripu baten aurrean edo larrialdi batean deitu egin behar badugu”. Beraz, mugikorra alde batera uztea osasungarria ez da, baina, aldi berean, neurri gabeko erabilera egitea ez da gomendagarria.
Baileren ustetan, zenbaitetan “geldialdiak” egitea mesedegarria da; adibidez, ez dugu zertan mugikorra hondartzara eman, edo, gure arreta etengabe ez hartzeko, soinurik gabe utz dezakegu telefonoa.
Ordenagailuarekin eta posta elektronikoarekin gauza bera geratzen da. Doktorearen hitzetan, ezin hobea izango litzateke “oporretara ordenagailua ez eramatea”, halabeharrezkoa ez bada. Gainera, posta elektronikoa etengabe konprobatzen egotea ez da gomendagarria: “Egunean begirada bat botatzearekin, nahiko”.
Bailek oporretan sare sozialak ere alde batera uzteko gomendatu du, “beste mota bateko kontaktuak egiteko” garaia delako. Doktorearen esanetan, “oporretan badira esploratu beharreko eta onuragarriak diren kontaktu motak; adibidez, hurbilagoak edo pertsonalagoak direnak”.
Oporrek errutinatik deskonektatzeko balio dute, eta, deskonexio hori egiten ez badugu, oporretatik bueltan, berdin jarraitzearen sentsazioa izango dugu, Bailek dioen bezala, “nazkatuta eta neke eta estres maila berberarekin bueltatuko garelako”.
Herritar gehienak oporretan daude, eguneroko errutinatik deskonektatzen saiatzen. Baina galdera ondokoa da: osasungarria ote da, adibidez, mugikorra etxean utzita, oporretan “deskonexio digitala” egitea?. Adituak ados daude: mugikorra ez dugu guztiz ahaztu behar”.Jose Ignacio Bailek Psikologia doktore eta Madrilgo Urrutiko Unibertsitatearen errektoreordeak azaldu duenez, “mugikorra ahaztea ez da osasungarria, arazo puntualak konpontzeko lagungarria izan daitekeelako, adibidez, auto istripu baten aurrean edo larrialdi batean deitu egin behar badugu”. Beraz, mugikorra alde batera uztea osasungarria ez da, baina, aldi berean, neurri gabeko erabilera egitea ez da gomendagarria.Baileren ustetan, zenbaitetan “geldialdiak” egitea mesedegarria da; adibidez, ez dugu zertan mugikorra hondartzara eman, edo, gure arreta etengabe ez hartzeko, soinurik gabe utz dezakegu telefonoa.Ordenagailuarekin eta posta elektronikoarekin gauza bera geratzen da. Doktorearen hitzetan, ezin hobea izango litzateke “oporretara ordenagailua ez eramatea”, halabeharrezkoa ez bada. Gainera, posta elektronikoa etengabe konprobatzen egotea ez da gomendagarria: “Egunean begirada bat botatzearekin, nahiko”.Bailek oporretan sare sozialak ere alde batera uzteko gomendatu du, “beste mota bateko kontaktuak egiteko” garaia delako. Doktorearen esanetan, “oporretan badira esploratu beharreko eta onuragarriak diren kontaktu motak; adibidez, hurbilagoak edo pertsonalagoak direnak”.Oporrek errutinatik deskonektatzeko balio dute, eta, deskonexio hori egiten ez badugu, oporretatik bueltan, berdin jarraitzearen sentsazioa izango dugu, Bailek dioen bezala, “nazkatuta eta neke eta estres maila berberarekin bueltatuko garelako”.
Zure interesekoa izan daiteke
Kaltzadako bizilagunek bitartekaritza eskatu dute, euren etxebizitzen jabe den funtsaren "abusuzko prezioen" aurrean
Sei urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati bikotekidea bortxatzeagatik eta etengabe tratu txarrak emateagatik, Nafarroan
Indarkeria matxistaren biktimei arreta integrala emateko akordioak 25 urte bete ditu
Urdako tren istripuaren biktimen aldeko hileta elizkizuna azaroaren 12an egingo dute Toledoko katedralean
Orioko Udalak Jaurlaritzari galdegin dio konpon dezala berehala duela 40 egun su hartu zuen ontziak eragindako egoera
Anderren heriotzan inplikatutako agenteei espedientea egitea baztertu duen alkatetzaren dekretua errekurritu egin dute
Horrela eragingo die trafikoari eta oinezkoei Reala-Olympique Lyon partidagatik ezarritako segurtasun dispositiboak