11 urteko ilobari sexu-erasoa egiteagatik gizon bat atxilotu dute
adra mossoek 49 urteko gizonezko bat atxilotu dute Calella de Marren (Bartzelona) 2008an, 11 urteko ilobari sexu-erasoa egiteagatik.
Kataluniako poliziak jakitera eman duenez, biktimak eskolan bideo bat ikusi ostean jarri du salaketa. Herritartasunerako hezkuntza ikasgaian prebentzio bideo bat ikusi zuten eta identifikatuta sentitu zen neskatoa.
Urriaren 14an jarri zuen salaketa eta lehenago ez zuela beldurragatik egin adierazi zuen, izan ere, osabak ezer ez kontatzeko eskatu zion.
2008an gertatu ziren erasoak, neskatoa etxean osabarekin bakarrik zegoenean. Behin baino gehiagotan eraso egin zion baina bideoa ikusi eta identifikatuta sentitu zen arte ez zuen ezer esan.
Urriaren 28an atxilotu zuten gizonezkoa sexu-erasoa egiteagatik, haur pornografia izategatik eta exhibizionismoagatik. Arenys de Marreko epaitegiko epailearen aurretik pasa ostean, espetxean sartu dute.