Epaiketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Inputatu gisa deklaratuko dute Madrid Arena jaiko arduradunek

Aste honetan edo datorren astean hitz egingo dute epailearen aurrean Miguel Angel Flores enpresa antolatzaileko gerenteak eta jaia zaintzeko ardura zuten segurtasun enpresako ordezkari legalek.

Eduardo Lopez Palop epailea ikertzen ari da Madrid Arenan, Halloween gauean, lau gazteren heriotza eragin zuen jende-oldearen nondik norakoak. Kasua argitze aldera, epaileak inputatu gisa deklaratzera deituko ditu jaia antolatu zuen enpresako gerentea eta ekitaldiko segurtasuna zaintzeko ardura zuen enpresako ordezkari legalak.

Madrilgo Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez, inputatuek aste honetan edo datorren astean hitz egingo duten epailearen aurrean.

Inputatuak ondorengo hauek dira: Miguel Angel Flores Diviertt enpresako gerentea, eta Seguriber eta Kontrol 34 segurtasun enpresetako ordezkari legalak. Ustez, jaia antolatu zuen Diviertt enpreseak, bi horiei eman zien segurtasuna bermatzeko ardura.

Bestalde, epaileak Madrilgo Udalari eskatu dio, esateko zein zinegotziren ardura den ekitaldi hauetarako udal-esparruak alokatzeko baimenak ematea, hark ere lekuko gisa deklaratu dezan.

Epaiketan akusazio partikular gisa parte hartzeko aukera eskaini die Madrid Arena kasuko epaileak hildako lau lagunen familiei, eta ospitaleratuta jarraitzen duen gaztearen familiari.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aburtok batzuek indarkeria matxistaren aurkako mezua ez bereganatzea gaitzetsi du, eta "Polizia gainean izango" dutela ohartarazi

Asteko Nagusiko lehen asteburua igarota, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak adierazi du "pozik" dagoela hiriko kaleak gainezka daudelako eta giroa pil-pilean delako. EAJk Bilboko Alkatetzarako hautagaia aldatzeko hartu duen erabakiaz ere mintzatu da, eta "normaltasunez" hartu zuela eta horrelako aldaketak politikan "normalak" direla esan du. Aurrerantzean, "Mikel Hidalgok nire laguntza osoa izango du", adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X