Polemikaz betetako proposamena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxebizitza erosteagatik bizileku baimena eman ala ez, zalantzan

De Guindos ministroak oraindik gai horren inguruko behin betiko erabakirik adostu ez dela dio.
Etxebizitzak eraikitzen.
Etxebizitzak eraikitzen. Artxiboko argazkia

160.000 euro baino gehiagoko etxebizitzak erosten dituzten atzerritarrei bizileku baimena ematearen aldeko eta kontrako argudioak aztertzen ari direla azaldu du Luis de Guindos Ekonomia ministroak.

Egitasmo horren inguruan galdetuta, "Gobernuak, beste Gobernu guztiek bezala, proposamen ezberdinak aztertzeko beharra" daukala erantzun du. "Ez dugu gai honen inguruko behin betiko erabakirik hartu", azaldu du ministroak  Eurotaldera heltzerakoan.

"Egin dugun gauza bakarra aukera hori aztertzea izan da, aldeko eta aurkako argudioz beteta baitago. Esan dezakedan gauza bakarra erabakirik hartu ez dugula da", nabarmendu du ekonomia ministroak.

Soria ministroaren adierazpenak

Espainiako patroiek antolatutako Industriaren inguruko goi-bileran parte hartu baino lehen, Jose Manuel Soria Ekonomia eta Konkurrentzia ministroak bere ministerioak eginiko proposamen bat izan dela azpimarratu du. "Hurrengo urteean zehar ‘stock’a gainetik kentzeko proposamenak behar ditugu, baina oraindik ez dugu ezer erabaki", adierazi du Soriak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X