Obama, Merkel eta Putin, munduko boteretsuenak, 'Forbes'en ustez
Forbes aldizkariak argitaratutako zerrendan honako pertsona hauek dira boretsuenak: Barack Obama AEBetako presidentea, Angela Merkel Alemaniako kantzilerra eta Vladimir Putin Errusiako presidentea. Sei emakume eta sei latinoakerikar baino ez daude listan.
AEBetako presidentetzarako hauteskundeak irabazi zituen pertsonak bigarren urtez jarraian lortu du lehenengo postua, munduko armada botoretsueneko komandantea eta superbotere ekonomikoko eta kulturaleko burua izateagatik", argitalpenean irakur daitekeenez.
Obama, mundu askearen burua
Obama "mundu askearen burua da", Forbesen ustez. Halere, erronka handiei egin behar die aurre oraindik, besteak beste, irtenbiderik eman gabeko aurrekontuen krisiari, langabeza-tasa altuari eta Ekialde Ertaineko egonezinari".
Merkel, EBren bizkarrezurra
Zerrendako bigarren postuan Angela Merkel Alemaniako kantzilerra dago. Planetako emakumerik boteretsuena da, "Europar Batasuna osatzen duten 27 kideen bizkarrezurra, euroaren etorkizuna bere gain dago", dio Forbesek. Doitasunaren defentsa sutsua egin duela gogorarazi du, zorraren zorraren krisiak bertan jarraitu arren.
Putin, brontzezko domina
Vladimir Putinek eraman du brontzekoz domina zerrendan, martxoan beste sei urtez Errusiako presidentea izendatu ostean. Hainbat urte eman ditu Dmitri Medvedev lehen ministroarekin (61. postuan dago rankingean) "postuz aldatzen".
Honako pertsona hauek osatzen dituzte lehenengo hamar postuak: Bill Gates Microsofteko sortzaileak, Benedicto XVI aita santuak, Ben Bernanke AEBetako Erreserba Federaleko presinteak, Abdullah bin Abdulaziz Al Saud Saudi Arabiako erregeak, Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidenteak, XI Jinping Txinako buru berriak eta David Cameron Britainia Handiko leen ministroak.
Forbes aldizkariak argitaratutako zerrendan honako pertsona hauek dira boretsuenak: Barack Obama AEBetako presidentea, Angela Merkel Alemaniako kantzilerra eta Vladimir Putin Errusiako presidentea. Sei emakume eta sei latinoakerikar baino ez daude listan. AEBetako presidentetzarako hauteskundeak irabazi zituen pertsonak bigarren urtez jarraian lortu du lehenengo postua, munduko armada botoretsueneko komandantea eta superbotere ekonomikoko eta kulturaleko burua izateagatik", argitalpenean irakur daitekeenez.Obama, mundu askearen buruaObama "mundu askearen burua da", Forbesen ustez. Halere, erronka handiei egin behar die aurre oraindik, besteak beste, irtenbiderik eman gabeko aurrekontuen krisiari, langabeza-tasa altuari eta Ekialde Ertaineko egonezinari". Merkel, EBren bizkarrezurraZerrendako bigarren postuan Angela Merkel Alemaniako kantzilerra dago. Planetako emakumerik boteretsuena da, "Europar Batasuna osatzen duten 27 kideen bizkarrezurra, euroaren etorkizuna bere gain dago", dio Forbesek. Doitasunaren defentsa sutsua egin duela gogorarazi du, zorraren zorraren krisiak bertan jarraitu arren. Putin, brontzezko dominaVladimir Putinek eraman du brontzekoz domina zerrendan, martxoan beste sei urtez Errusiako presidentea izendatu ostean. Hainbat urte eman ditu Dmitri Medvedev lehen ministroarekin (61. postuan dago rankingean) "postuz aldatzen".Honako pertsona hauek osatzen dituzte lehenengo hamar postuak: Bill Gates Microsofteko sortzaileak, Benedicto XVI aita santuak, Ben Bernanke AEBetako Erreserba Federaleko presinteak, Abdullah bin Abdulaziz Al Saud Saudi Arabiako erregeak, Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidenteak, XI Jinping Txinako buru berriak eta David Cameron Britainia Handiko leen ministroak.
Zure interesekoa izan daiteke
Musikenek "arretaz" ikertuko du harpa irakasle batek ikasleei emandako tratua
Musikeneko Zuzendaritzak "kaltetua izan daitekeen edonori" jakinarazi dio "zentroaren arreta osoa" izango duela, eta, horretarako, ikastetxeak "eskura dituen bideen bidez harremanetan jartzeko" eskatu du.
San Joan suak bertan behera utzi dituzte herri askotan, muturreko beroagatik
Nafarroako Gobernuak San Joan surik ez egiteko gomendatu du. Eusko Jaurlaritzak ez du gomendio orokorrik eman eta herri bakoitza bere erabakiak hartzen ari da. Hala, Iruñean, Barakaldon, Urretxun, Zumarragan, Sopelan, Berangon, Gernikan eta Muxikan, besteak beste, ez da surik piztuko.
EHUko errektoreak ohartarazi duenez, kalifikazioak "ezin dira presio sozial, politiko edo mediatikoagatik zehaztu"
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak adierazi du kalifikazioak "ezin direla zehaztu presio sozial, politiko edo mediatikoagatik". Horrekin batera, USaPeko euskara azterketetan izandako zenbait notek eragindako polemikaren harira, esan du ikasleen eskubideak defendatzeak "ebaluazio-sistemaren inpendendentzia defendatzea" dakarrela.
Pedrosa sailburuak jakinarazi duenez, USaPeko euskara azterketan zeroen % 47 ebaluatzaile berak jarri zituen
Azterketa horretan jarritako 168 zeroetatik 108, 11. eta 12. epaimahaiek zuzendutako azterketei dagozkie; guztien % 64,3.
Berrikuspenaren ondoren, euskara azterketako zeroak murriztu egin dira, baina "igoera esanguratsurik gabe" kasu gehienetan
Unibertsitatera sartzeko proben behin betiko kalifikazioak argitaratu dituzte eta EHUko errektoreak balorazioa egin du: ebaluazio- eta berrikuspen-sistemaren alde egin du.
Haur-eskolak 13:00etan itxiko dira gaurtik aurrera, muturreko beroagatik
Haurreskolen Partzuergoak bere eskolak ohi baino goizago ixtea aurreratzea erabaki du, tenperatura altuak direla eta. Neurria datozen egunetan egongo da indarrean, kontrakoa erabaki arte.
Bi pertsona atxilotu dituzte Plentziako hondartzan, lapurretetan ari zirela eta udaltzainei erasotzeagatik
Halaber, Ertzaintza bi adingabe ikertzen ari da, igande honetan Plentziako hondartzan izandako gertakarietan parte hartu zutelakoan, hainbat lapurretarekin lotutako polizia-operazio batean.
1,1 milioi euro utzi ditu Primitivak Bilbon
Astarloa kaleko 3. zenbakian dagoen 11 zenbakia duen Loteria Administrazioan zigilatu zuen txartela asmatzaileak.
25 pertsona artatu dituzte EAEn igande honetan izandako tenperatura altuen ondorioz
16 eta 94 urte bitarteko pertsonak dira artatuak. Horietatik zortzi tokian bertan artatu dituzte sendagiria eman diete; beste 17ak, aldiz, anbulantzian eraman dituzte osasun zentroetara eta ospitalera, jarraipena egiteko, baina ez daude larri.
Mañeruko sutea egonkortu dute, eta pertsona bat eraman behar izan dute ospitalera kea arnastu duelako
Hainbat etxebizitza hustu behar izan dituzte Mañerun, eta A-12 errepidea bi orduz itxita egon da, pilatu den keagatik.