2013ko Erregetako Loteria zerga sistema berriarekin dator
Aurtengo Erregetako Loteria izango da zerga sistema berriaren arabera egingo den lehena. Izan ere, 2013. urteko urtarrilaren 6ko zozketan 2.500 euroko baino gehiagoko saria jasotzen dutenek irabazitakoaren % 20 ordaindu beharko dute zergatan. Aurten, 840 milioi euro banatuko ditu Loteriak.
Zerga sistema berri honek ez du eraginik izango sarien banaketan, baina Estatuaren diru sarrerak handitu egingo ditu.
Aurten, Erregetako Loteriaren lehenengo saria bi milioi eurokoa izango da, serieko, eta bigarrena milioi bat eurokoa. Bestalde, 14.000 euroko 12 sari gehiago banatuko dituzte.
Bitxikeriak
Lehen sariaren azken zifrarik errepikatuena 0 zenbakia izan da (20 aldiz). Hurrengoak 7 eta 9 (13 aldiz bakoitza), eta 6 (10 aldiz) izan dira. Bestalde, 3 zenbakia dago zerrendaren azken tokian: 6 aldiz egokitu da.
Lurraldeei dagokienez, Madrilen eta Bartzelonan jaso dute gehiagotan lehen saria.