Mugikortasuna 2011n
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oinez eta bizikletaz egiten den joan-etorri kopurua ugaritu egin da

Autoaren erabilerak, berriz, behera egin du. Joan-etorrien ia erdiak (% 44,8) oinez egiten dira, eta garraio publikoaren erabilera murriztu egin da.
Bizikleten alokairua, Donostian.
Bizikleten alokairua, Donostian. Argazkia: EITB

Autoaren erabilerak behera egin du azken urteotan EAEn, eta horrekin batera, igo egin da bizikletaz eta oinez egiten diren joan-etorriak.

Horixe ondorioztatu dute EAEko 2011ko mugikortasun azterketan, Jaurlaritzako Ingurugiro Sailak gaur jakitera eman duenez.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarren % 89,5ek egiten du egunean joan-etorriren bat. 3,05 joan-etorri egiten dituzte herritarrek batez beste egunero, eta guztira 6.200.572.

Kopuru horrek gora egin du 2003tik, baina 2007tik (orduan egin zen aurreko azterketa) izandako gorakada oso arina izan da, % 1,9koa hain zuzen ere.

Joan-etorrien ia erdiak (% 44,8) oinez egiten dira, 257.826 hain zuzen ere, eta geroz eta alde handiago dago oinez eta autoz bidaiatzen dutenen artean.

Imanol Leza Eusko Jaurlaritzaren Garraio zuzendariak azaldu duenez, krisi ekonomikoa eta erregaien garestitzea egon liteke joera aldaketa horren atzean.

Garraio publikoaren erabilerak ere behera egin du: autobusez joan-etorrien % 8,4 egiten dira, eta trenez, % 6,5. Kontrako aldean, gora egin du bizikletaren erabilerak, Araban bereziki, eta motoen gainetik kokatu zen 2011n.

Joan-etorrien % 37,3 lanera joateko egin ziren 2011n, eta aisialdira bideratutako joan-etorriak % 23,4 izan ziren.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X