Tumoreak, heriotzen eragile nagusia Euskadin
2011n, 19.832 pertsona (10.296 gizon eta 9.536 emakume) zendu ziren guztira Euskadin, aurreko urtean baino % 2,5 gehiago. Heriotzen % 60,1 tumoreek eta zirkulazio aparatuaren gaixotasunek eragindakoak izan dira, Eustat Euskal Estatistika Erakundearen datuen arabera.
Heriotzen % 31,6 (6.261 heriotza) tumoreek eragindakoak izan dira; % 28,5 (5.655 heriotza) zirkulazio aparatuaren gaixotasunek eragindakoak. Hirugarren postuan, berriz, heriotzen % 8,9 (1.758), arnasketa-gaixotasunak agertzen dira.
Sexu generoaren arabera ezberdinak dira heriotza gehien eragiten dituzten eragileak. Gizonezkoen artean tumoreak izan ziren heriotza eragile nagusiak, eta emakumezkoen artean, gaixotasun kardiobaskularrak.
40 urte artekoen artean, eragile nagusiak kanpokoak izan dira, besteak beste, istripuak eta suizidioak; 40-80 urtekoen artean, tumoreak; eta 80 urtetik aurrerakoen artean, zirkulazio sistemaren gaixotasunak.
Tumoreek eta arnas-gaixotasunek eragindako heriotza kopuruak gora egin du (% 14 eta % 7 hurrenez hurren) azken hamarkadan, eta gaixotasun kardiobaskularren kopuruak, berriz, % 2 egin du behera. Hala, bihotzekoen ondorioz izandako heriotza kopuruak % 28 murriztu dira; 2001ean 861 pertsona zendu ziren horren eraginez, eta 2011n, 623.
Bestalde, dementziaren batek eragindako heriotza kopuruak % 61 egin du gora (1.093 pertsona zendu ziren 2011n horietakoren batek eraginda). Endekapenezko gaixotasunek eragindakoen artean, alzheimerrak eragindako heriotzen kopurua % 74 handitu da (611).
Eustaten arabera, 2001. eta 2011. urteen arteko hamarkadan auto istripuen ondorioz izandako heriotza tasa asko murriztu da (% 69). Hori dela eta, 2011n suizidioak eta erorketak izan dira kanpoko eragile nagusiak.
Bizi-itxaropena
2011n zendutako pertsonen batez besteko adina 78,1 urtekoa izan da (2001ean 75,3 urtekoa izan zen). Beraz, bizi-itxaropenak 2,8 urte egin du gora azken hamarkadan.
Sexu generoaren arabera, gizonezkoak 74,8 urterekin zendu ziren, eta emakumezkoak 81,7 urterekin, batez beste.
Hazkunde begetatiboa positiboa izan zen. Izan ere, heriotzak baino 1.348 jaiotza gehiago izan ziren. Lurraldeen arabera, Araban eta Gipuzkoan 910 eta 763 pertsona irabazi zituzten, hurrenez hurren; Bizkaian, ordea, jaiotzak baino 325 pertsona gehiago zendu ziren.
Zure interesekoa izan daiteke
Gaztelugatxerako sarbideak itxita egongo dira eklipsearen egunean, arratsaldetik aurrera
Natur gunearen inguruan jendetza biltzea espero da, fenomeno astronomikoa ikusteko. Hori dela eta, segurtasun operatibo berezia aktibatuko dute Bizkaiko Aldundiak eta Bakioko eta Bermeoko udalek.
Onintza Enbeita eta Ainhoa Urrejola, Aste Nagusiari hasiera emateko prest
Enbeitak pregoia idatzita dauka. Bertsoak egongo direla aurreratu du, baina dena ez dela bertsotan izango. Pregoilariak errespetuan eta bizikidetzan oinarritutako jaien alde egin du, albiste txarrik gabe.
Abuztuaren 15ean Maroko eta Ceuta arteko muga berriro zeharkatzeko deia egiten ari dira sare sozialetan
Ceutako Gobernuaren bozeramaileak ziurtatu duenez, Espainiako Gobernuak deialdi horren berri du, eta iragan asteko krisia ez errepikatzeko baliabide nahikoak jartzea espero du.
Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik
Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.
Nola ikusiko da eguzki-eklipsea zure herritik? Kontsultatu hemen fenomeno historikoari behatzeko mapak
Ilargiak erabat ezkutatuko du Eguzkia 2026ko abuztuaren 12an: Euskal Herrian 2183. urtera arte ez da berriro ikusiko horrelako fenomenorik. Eguzki-eklipse osoa ilunabarrean hasiko da, eta egunak "bi ilunabar" izango ditu. Eklipsea Orain.eus-en bidez zuzenean jarraitu ahal izango da.
Perez-Iglesias: "Eklipsea ikusiko den lekuetan milioi bat bisitari izango dira"
Eklipsea etxetik gertu eta urrun joan gabe ikusteko gomendioa egin du sailburuak. Milaka betaurreko banatu dituzte iada mugarritzat jo duen fenomenoa ikusteko. Pozik agertu da eklipseak zientzia plazara eramateko balio izan duelako.
Kolon eta ondesteko minbiziaren baheketak erdira murriztu du hilkortasuna Euskadin
Biogipuzkoako eta EHUko ikertzaileak buru ditu ikerketak eta JAMA Network Openen argitaratu dute. Horren arabera, kolon eta ondesteko minbiziaren baheketaren programak % 50 murriztu du hilkortasuna 50 eta 69 urtekoen artean, bi hamarkadatan.
2.200 bat emakumeri eraso die gizon bikotekideak edo bikotekide ohiak, Euskadin, 2026ko lehen seihilekoan
Emakunderen arabera, % 7 igo da 2025aren aldean. Familia barruko indarkeriaren biktimen kopurua % 20 hazi da Araban, eta erasoa jasan duten biktimen kopurua % 10 igo da Gipuzkoan.
Bi pertsona zauritu dira A-8an, trafiko-istripu batean, Muskiz parean, Kantabriarako noranzkoan
Istripua bi kilometroko auto-ilarak eragin ditu. Kantabriarako zirkulazioa 236. irteeratik bideratzen ari da.
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.