Diputatuen Kongresua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zuzenketetarako epe berria, etxegabetzeen kontrako PPren proiektuan

Alderdi Popularrak aurkeztutako proposamena aho batez baztertu dute oposizioko alderdi guztiek. Bi aste barru egon liteke testua Senatuan, PPren ustez.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Opozisioa, PPko hipoteka legearen testuaren kontra

Diputatuen Kongresuko talde guztiek aho batez baztertu dute etxegabeetzen kontra PPk aurkeztutako proiektuaren zirriborroa.

Etxegabetzeen inguruan Gobernuak egindako proposamena eta legegintzako herri ekimena uztartzen ditu Ekonomia eta Lehiakortasun Batzordean eztabaidatu dute testua.

Bertan, gainerako taldeei zuzenketak egiteko epe berria irekitzea proposatu die PPk, Vicente Martínez Pujalte Alderdi Popularraren Ekonomia bozeramaileak azaldu duenez.

Hala, ostirala arte izango dute taldeek zuzenketak egiteko tartea.

Senatura, bi aste barru

Datorren astean batzartuko da berriz ere batzordea, eta, litekeena da zirriborroari baiezkoa ematea eta, testua zuzenean Senatura igortzea.

''Ez da nahikoa''

Batzordea bukatuta, Pujaltek adierazi du zirriborroan dagoeneko taldeek egindako 50 zuzenketa sartuta dituztela ''espirituan edo zati batean behintzat''.

Leire Iglesia PSOEko bozeramailearen hitzetan, berriz, zirriborroa ''ez da nahikoa'', eta ''ez dio inori irtenbiderik eskaintzen''.

Halaber, lege berria egin arte, martxan dauden hipoteka egikaritzak bertan behera uztea eskatu du, eta ekimenarekin bat egin du CiUk ere.

Pedro Azpiazu EAJko diputatuarentzat testuak ''ez du ia aurrerapausorik ematen'', eta PPk  negoziatzeko borondatea izatea espero duela gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

San Fermineko entzierroen ibilbidean irrist ez egiteko produktua aplikatu dute

Hamar bat pertsonak lan egin dute gauean produktu irristagaitza 1.875 metro karratu ingurutan zabaltzeko. Eremu babestuak Santo Domingoko aldaparen amaieran hasi eta Mercaderesko bihurgunera eta metro batzuk harago heltzen dira, Estafetaraino, hain zuzen ere. Lana eskuz egiten da, ureztagailuak eta erratzak erabilita. Arduradunen arabera, likido irristagaitzak erreakzio bat sortzen du, eta erreakzio horrek zoladuraren mikroporoak askatzen ditu. Zulo horiek bentosa-efektua sortzen dute, eta saihestu egiten du pertsonek edo zezenek irrist egitea. Konposatua duela 20 urtetik aplikatzen da Sanferminetan, eta bereziki ondo funtzionatzen du zoladura bustita dagoenean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X