Hezkuntzaren erreforma
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Wert: 'Hizkuntza belikoa ez zait batere gustatu'

Hezkuntza ministroaren hitzetan, "erlijioa ikastera ez da inor behartzen, eta beraz borondatezkoa da". "Hautazko" irakasgaia dela errepikatu du ministroak.
Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroa Haron (Errioxa). Argazkia: EFE

Erkidego autonomo batzuek hezkuntzaren erreforma proiektua (Lomce) kritikatzeko erabili duten "hizkuntza gustatu ez" zaiola adierazi du gaur Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroak, "belikoa" izan delako.

"Legea planteatzeko orduan espiritua ez da hori izan, ezta Gobernuak azaldutako espiritua ere, Erkidego Autonomoei zein alderdi politikoei", esan du Wertek.

Wert Kultura Konferentzia Sektorialean egon da gaur goizean, Haron (Errioxa). Erkidego Autonomoren batek Konstituzionalaren aurrean helegitea aurkez dezakeela esan diote kazetariek ministroari, eta Wertek erantzun egin du.

Ministroaren ahotan, "erkidegoren batek arazoak konpontzeko modua gustuko ez izan, eta beste formularen bat erabiltzea nahi badu, legearen helburuekin bateragarria bada entzuteko prest gaude".

Erlijioa

LOMCEren erlijioaren gaia "ur edalontzi batean ekaitza" dela kritikatu du Wertek, "bekak eskuratzeko orduan faktore erabakigarria izango dela esaten denean". Gainera, "erlijioa ikastera ez da inor behartzen, eta beraz borondatezkoa" dela erantsi du.

"Hautazko" irakasgaia dela errepikatu du ministroak, eta ondorioz, "eztabaida horrek ibilbiderik ez" duela gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

San Fermineko entzierroen ibilbidean irrist ez egiteko produktua aplikatu dute

Hamar bat pertsonak lan egin dute gauean produktu irristagaitza 1.875 metro karratu ingurutan zabaltzeko. Eremu babestuak Santo Domingoko aldaparen amaieran hasi eta Mercaderesko bihurgunera eta metro batzuk harago heltzen dira, Estafetaraino, hain zuzen ere. Lana eskuz egiten da, ureztagailuak eta erratzak erabilita. Arduradunen arabera, likido irristagaitzak erreakzio bat sortzen du, eta erreakzio horrek zoladuraren mikroporoak askatzen ditu. Zulo horiek bentosa-efektua sortzen dute, eta saihestu egiten du pertsonek edo zezenek irrist egitea. Konposatua duela 20 urtetik aplikatzen da Sanferminetan, eta bereziki ondo funtzionatzen du zoladura bustita dagoenean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X