Sustapen Ministerioari eskaera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Renfe txartel bateratuaren sisteman sartzeko eskatuko du Gipuzkoak

Orain bi hilabete ezarri zuten "Mugi" sistema eta herritarrak "pozik" daudela nabarmendu du Ugartek.
Mugi sistemaren txartela.
Mugi sistemaren txartela. Argazkia: eitbcom

Larraitz Ugarte Gipuzkoako Azpiegitura eta Mugikortasun diputatuak iragarri du Aldundiko ordezkaritza bat Sustapen Ministerioarekin bilduko dela Madrilen, lurraldeko txartel bateratuaren sisteman Renfe sartzea eskatzeko.

Batzar Nagusietako Mugikortasun eta Azpiegitura batzordean hitz egin du Ugartek eta "Mugi sistemaren ezarpena zuzena" izan dela adierazi du, nahiz eta % 2ko "akats txikiak" egon direla onartu duen.

Renfe sisteman sartzeko aukeraren inguruan galdetu diote hainbat alderdik, eta Ugartek azaldu du asteazkenean Madrilera joango direla Sustapen Ministerioko talde batekin gai horren inguruan hitz egiteko.

Guztira, 271.348 erabiltzaile izan ditu, horietatik 56.500 lagunek beherapenen onurak jaso dituzte, eta 100.000 eskari bideratu dituzte.

Joseba Antxustegi EAJko batzarkidearen kritikak errefusatu ditu; izan ere txartel bateratua martxan jartzea "kaosa" izan dela esan du "Bilduren aurreikuspen eza dela eta, nahiz eta orain urtebetetik zekiten Mugi iritsiko zela".

Horren harian, Ugartek salatu egin du "txartela indarrean sartu baino 16 egun lehenago" esan ziela Ana Oregi Ingurugiro sailburuak Jaurlaritzak ere parte hartuko zuela horretan.

Azkenik, herritarrak "pozik" daudela nabarmendu du, eta aurreikuspenean ez dutela asmatu onartu du; izan ere, eskaerei dagokienez, "aurreikuspen guztiak gainditu dira", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

marisma txingudi irun
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Padura artifizialak sortu eta etorkizuneko eraikinetako kotak igoko ditu Jaurlaritzak, itsas mailaren igoerari aurre egiteko

Egoerarik okerrenean, itsasoaren maila 0,72 metro igo liteke 2100. urterako. Horrek guztiak zuzenean eragingo die EAEko biztanleriaren % 32ri (700.000 pertsonari baino gehiagori) kostaldean eta bokaletik hurbil dauden ibai haranetako biztanleei. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritza onartu du, behin-behinean, Itsasertza Babestu eta Antolatzeko Lurralde Plan Sektorialari. 

Gehiago ikusi