Eustateko datuen arabera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

10 nerabetik 9k ordenagailua dute, eta 8 internetera sartzen dira

Batez beste, hogeita hamar minutu baino gutxiago egoten dira Internetera konektatuta.
EAEko 10 nerabetik 9k ordenagailua dute etxean. Argazkia: EITB.
EAEko 10 nerabetik 9k ordenagailua dute etxean. Argazkia: EITB.

Euskal Autonomia Erkidegoko 15 urtetik beherakoen % 94k ordenagailua dute etxean, eta % 81 egunero konektatzen dira Internetera, aisiari buruzko informazioa jasotzeko batez ere.

Eustat Euskal Estatistika Erakundeak urteko lehen lauhilekoari dagokion txostenean argitaratutako datuen arabera, gazte horiek honetarako erabiltzen dute ordenagailua: Internetera konektatzeko (% 79); jokoetan aritzeko (% 66); testu-prozesadoreak erabiltzeko(% 43); argazkiak eta bideoak editatzeko (% 41), eta musika entzuteko (% 39).

Interneten gehien bilatzen dituzten edukiak aisialdiarekin erlazionatutakoak dira (%82). Horretaz gain, liburutegiak eta dokumentazio zentroak kontsultatzen dituzte (% 54); posta elektronikoa erabili (% 44); ondasunen eta zerbitzuen informazioa bilatu (% 41); sare sozialetan aritu (% 35), eta WhatsApp bidez komunikatu (% 34).

Etxean Interneterako sarbidea duen 15 urtetik beherako 160.000 neska-mutil inguru daude Euskadin.

Horien % 81,3k erabili dute Internet azken hiruhilekoan; iaz, 15 puntu gutxiagokoa zen kopuru hori.

Interneteko konexioen batez besteko iraupena ez da hogeita hamar minutu baino gehiagokoa izaten. Hala, % 46 15 eta 30 minutu artean egoten dira Interneten; % 30,4k 30-60 minutuz; % 16 ez dira 15 minutu baino gehiago egoten, eta % 7,3k soilik igarotzen dute ordubete baino gehiago nabigatzen.

Gazte horien gehiengoak gaztelania erabiltzen du nabigatzeko (% 95,6). Hala ere, erdiek baino gehiagok euskara ere erabiltzen dute (% 53,2). Gainera, horien % 12,7k ingelesez ere nabigatu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X