Zortzi hilabeteko haur bat larri, kea arnastuta, Burlatan
Zortzi hilabeteko haur bat larri eraman dute Nafarroako Ospitalera, Burlatako etxebizitza baten izandako sute batean, kea arnastu ondoren intoxikatuta.
08:50ean gertatu da sutea, Ezpondoa kaleko etxebizitza batean. Foru Erkidegoko Gobernuak jakitera eman duenez, bizilagunak ohartu dira keaz. Ateari kolpeka hasi dira, barruan zeudenei ohartarazteko.
Emakume bat berehala atera da etxebizitzatik, semeetako bat, lau bat urtekoa, besotan zuela. Antza, sekulako ke-lainoa zegoen eta emakumeak ezin izan du beste semearen logelara sartu. Zortzi hilabeteko mutikoa sehaskan zegoen.
Cordovillako parkeko suhiltzaileek lortu dute umearen logelan sartzea eta umea ateratzea. Esan bezala, arnastutako kearen ondorioz, larri eraman dute erietxera. Atera dutenean konorterik gabe zegoen arren, oxigenoa jarri diotenean, suspertzen hasi da. Umearen ama eta anaia onik daude.
Suhiltzaileek sua erabat amatatu dute. Etxearen logeletako bat, sua piztu den lekua, erabat kiskalita geratu da. Oraindik ez dakite sutea zerk eragin duen.
Zure interesekoa izan daiteke
Clavijok ez du nahi hantabirusak kutsatutako gurutzaontziak Kanarietan geldialdia egitea, eta Sanchezekin premiazko bilera bat egitea eskatu du
Kanarietako presidenteak zalantzan jarri du Espainiako Gobernuak ontzia geldiarazteko hartutako erabakia, eta berehalako azalpenak eskatu ditu kasuaren osasun-kudeaketako protokolo-aldaketari buruz.
19 urteko kartzela zigorra ezarri diote Jerome Verin boxeolari ohiari, Eric Courdy hiltzeagatik
2024ko uztailaren 11n, eztabaida baten ostean, Jerome Verinek eraso egin zion Eric Courdyri autobus geltoki batean, eta sei egun koma egon eta gero hil zen.
Gabonetako Loteriako behar baino txartel gehiago saldu zituela aitortu du Arratiko Zekorrak errugbi taldeak
Gabonetako Loteriak 15 milioi euro utzi zituen Igorren, Arratiko Zekorrak errugbi taldeak saldutako 90.693 zenbakiari esker. Hala ere, oraindik bada saria kobratzerik izan ez duenik —guztira, 2,2 milioi euro—, klubak behar baino 225 partizipazio gehiago saldu zituelako. Klubak baieztatu du 80 kaltetu inguru direla.
Bi ibilgailuk istripua izan dute Erandion, eta auto-ilarak daude BI-30 errepidean, Txorierriko igarobidean,
Ezbeharra 12. kilometroaren parean gertatu da, eta zirkulazioa murriztu behar izan dute Galdakaorako noranzkoan.
Hantabirusa agertutako gurutzaontzia Kanarietan atrakatzeko baimena eman du Espainiako Gonbernuak, eta larri dagoen medikua han artatuko dute
147 lagun daude ontzian, eta hiru hildako daude. Cabo Verden dago, eta hiruzpalau egun barru artxipelagora iristea espero dute. Bertan, larri dagoen medikua artatuko dute.
Ertzaintzak 65 urtetik gorako pertsonen 11.976 biktimizazio erregistratu zituen 2025ean
Biktimizazio mota hauen erdia baino gehiago 50.000 biztanletik gorako udalerrietan kontzentratu ziren.
'Euskaltzaleon Martxak' euskaltzale guztiak batu nahi ditu ekainaren 13an Iruñean
Aldarrikapena eta ospakizuna uztartuko ditu jardunaldiak, "euskaraz bizitzeko baldintzak eskatzeko eta euskaltzale izatearen harrotasuna balioan jartzeko".
Gurutzaontzian hantabirusak kutsatutako hiru pertsonak Herbehereetara ebakuatuko dituzte
Espainiako Osasun Ministerioak adierazi duenez, pertsona horiek ebakuatu ondoren, "ez litzateke egongo arrazoi klinikorik" Kanariar Uharteetan eskala egiteko, Cabo Verde eta Uharteen arteko bidean "kasu sintomatiko berririk agertu ezean".
Seaskako ikasleek desobedientziara joko dute eta euskaraz erantzungo dute baxoko matematikako azterketa
Baionan dagoen Bernat Etxepare lizeoan egin duten agerraldian, Seaskako ikasleek iragarri dute desobedientziara joko dutela eta ekainaren 12an egin behar duten baxoko matematikako azterketa euskaraz egingo dutela. Azterketa guztiak frantsesez egitera behartuta daude, eta aspalditik ari dira baxoa euskaraz egiteko aldarrikapenarekin. Momentuz baina, ez dute aurrerapausorik lortu. Euskal gizarteari babesa eskatu diote, eta besteak beste, igandean Herri Urratsen izango diren mobilizazioetara batzeko deia egin dute.
Iñigo Urkulluk eta Patxi Lopezek Garaikoetxea gogoratu dute, zendu berritan
Lehendakari biek doluminak eta esker ona adierazi dituzte Carlos Garaikoetxea zendu ondoren. Iñigo Urkulluk adierazi du beretzat "gertukoa" zela Euskadiri buruzko planteamentuetan. Lopezek, berriz, "erreferentea" dela esan du.