Osoko bilkuran
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frackinga debekatzeko legea onartu du Nafarroako Parlamentuak

Gehigarri kimikodun ur bolumen handiak injektatuz eskisto-gasa edo gas ez-konbentzionala ateratzean datza teknika hori.
Frackinga debekatzea erabaki du Nafarroako Parlamentuak. EITB.
Frackinga debekatzea erabaki du Nafarroako Parlamentuak. EITB.

Nafarroako Parlamentuko osoko bilkurak haustura hidrauliko edo frackinga lurzorutik gas ez-konbentzionala ateratzeko teknika debekatzeko foru legea onartu du gaur. UPNk eta PPNk kontrako botoa eman dute, baina ezin izan dute ekimena bertan behera utzi.

Legea PSNk bultzatu du, eta Nafarroako Foru Erkidego osoan frackinga debekatzea aurreikusten du. Gehigarri kimikodun ur bolumen handiak injektatuz eskisto-gasa edo gas ez-konbentzionala ateratzean datza teknika hori.

Onartutako legearen arabera, teknika hori erabiltzen duenak "hirigintza arauak" urratuko ditu. Dagoeneko esleituta edo bideratuta dauden baimenei ere eragingo die. Legea bihar bertan sartuko da indarrean.

Teknika honek "osasun eta ingurumen aldetik" zalantzak agertzen dituela aipatzen dute lege egitasmoaren idatzian, eta gizartean ezinegona zabaldu duela eta nekazaritzarako eta turismorako arriskutsua izan litekeela.

Errioxak eta Kantabriak ere frackinga debekatzeko legeak onartu dituzte dagoeneko.

Bestalde, Espainiako Gobernuak ere teknika hori kontrolatzeko beste lege egitasmo bat bideratu du Gorteetan. Frackinga erabiltzen den kasu guztietan, ingurumenean duen eragina ebaluatu beharko da, eta, horretarako, prozesuak erraztu eta epeak murriztuko dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Miren Elgarresta, Emakundeko zuzendaria: “Zenbat eta sentsibilizazio lan handiagoa egin, orduan eta kasu gehiago azaleratzen dira sexu askatasunaren kontrako delituei lotuta"

Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak gaur Euskadi Irratian azaldu duenez, genero-indarkeriagatik edo sexu-askatasunaren aurkako delituengatik Euskadin jarritako salaketen kopuruak goranzko joera du. Horren hitzetan, igoera hori, neurri batean, sentsibilizazio-lanaren eta biktimen eskura baliabide eta zerbitzu gehiago jartzearen ondorio da, babes handiagoa ematen baitiete eta salaketa jartzera bultzatzen baitituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X