Uriarte: 'Euskadik eutsi egingo dio bere hezkuntza sistemari'
Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak "lasaitasun" mezu bat bidali du, eta Euskadik LOMCE legeari "aurre egin" eta bere hezkuntza ereduari "eutsi" egingo diola esan du.
Wert ministroak proposatutako LOMCE legearen inguruan agerraldia egin du Uriartek Legebiltzarrean. Legea gaur bertan onartuko dute, Madrilgo Kongresuan.
Horren esanetan, Jaurlaritzako Hezkuntza Saila eta hezkuntza eragileek "elkarrekin" lan egingo dute Euskadik duen hezkuntza sistema babesteko. Espainiako Gobernuak aurretik ere horrelako erreformak bultzatu izan dituela gogoratu du Uriartek. "Orain arte, lortu dugu gure hezkuntza ereduari eustea", gaineratu du.
Oraingoan ere, euskal ereduari eusteko gai izango direla adierazi du Uriartek. Izan ere, helburu hori lortzeko Jaurlaritzak "bere esku dagoen guztia" egingo duela berretsi du.
Sailburuak euskal hezkuntza sistemaren aldeko aldarria egin du, eta atzo hezkuntza eragileekin egindako bileratik "oso pozik" atera zela nabarmendu du.
Jaurlaritzak LOMCE legearen aurka duen jarrera berretsi du sailburuak. Legea "inposatua" dela eta Euskal Herrian "gaindituta" dauden helburuak aurreikusten dituela nabarmendu du Cristina Uriartek.
Uriartek ez du baztertzen Konstituzionalera jotzea
Radio Euskadiko ''Ganbara'' saioan egin duen elkarrizketa batean, sailburuak ez du baztertu Konstituzionalera jotzea. ''Ez dugu ezer baztertzen. Neurri legal guztiak abiatuko ditugu erreforma ekiditeko'', azpimarratu du.
Uriartek uste du ezin izango dutela erreforma datorren ikasturtean martxan jarri, eta, LOMCEren kontra larunbaterako deituta dagoen manifestazioaz galdetuta, sailburuak esan du legearen kontra egiten den guztiak gehitu egiten duela.
Zure interesekoa izan daiteke
Abian da Osakidetzako EPEaren bigarren eguna, zeladore, erizaintzako laguntzaile eta zerbitzuetako langile izateko probekin
Ostiralean hasi eta igandera bitartean, 9 kategoria profesionaletako aztekerketak ari dira egiten BECen. 101.000 hautagai dira orotara, 3.764 lanpostu betetzeko.
Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, Poliziarengandik ihesi zihoala bost ibilgailurekin talka egin eta zortzi pertsona zauritu ostean
Polizia iturrien arabera, agenteak berarengana hurbildu ziren, ustez estupefazienteak kontsumitu ostean kotxea gidatzera zihoalako.
Epaileak aske utzi ditu Hezbolarekin zerikusia dutelakoan Bizkaian atxilotutako bi lagunak
Pasaporteak kendu dizkiete eta hamabost egunean behin epaitegian agertu beharko dute. Bi gazteak Iranekin bat plataformako kideak dira; talde horrek "inperialismo genozida salatzearen" aurkako kanpaina bat salatu du.
Emakume bat hil da Tuteran, auto istripu batean
Ezbeharra NA-134 errepidean gertatu da, gaur arratsaldean. Hildako emakumeak gidatzen zuen autoak kamioi bat jo du aurrez aurre.
Osakidetzak gezurtatu egin du igandeko erizaintzako proba beroagatik bertan behera geratu dela
Osasun Sailak zehaztu du proba aurreikusita zegoen bezala egingo dutela, eta gogorarazi du Osakidetzak bere kanal ofizialen bidez ematen duela balizko aldaketen berri.
Iganderako aurreikusitako hainbat ekitaldi bertan behera utzi dituzte, bero handia dela eta
Bilbon, hiribilduaren sorreraren 726. urteurrenaren desfile ofiziala ez dute egingo. Bestalde, Gogorak bertan behera utzi du Artxandan egin behar zuen gudari eta milizianoen omenaldia. Sopelan, Kosta Trail mendi lasterketa bertan behera geratu da, eta Barakaldon hainbat ekitaldi moldatu dituzte.
Osakidetza kontaktuak bilatzen ari da Trapagarango klub batean tuberkulosi kasu bat antzeman ondoren
Euskal Osasun Zerbitzua proba diagnostikoak zabaltzea eta establezimenduko langileak banan-banan deitzea aztertzen ari da, miaketa osatzeko eta kutsatze berriak baztertzeko.
Basauriko banketxe batean lapurreta egin zuen gizonaren bila ari da Ertzaintza
Lapurreta ostegunean gertatu zen, 14:45 aldera, eta gizonak dirua hartu eta ihes egitea lortu zuen. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, eta oraingoz ez du lapurretaren inguruko datu gehiagorik zabaldu.
Landa eremuetako mugikortasuna aztertuta, EAEko herriguneetako 3 kotxeko 2 daude hiriguneetan
Saretzen txostenean aztertu dituzten Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren azken erregistro ofizialen arabera, Hego Euskal Herriko landa eremuetan metropolietan baino % 55 auto gehiago daude biztanleko, eta toki batzuetan bizilagunak baino gehiago dira kotxeak.
Gero eta emakume gidari gehiago dago Hego Euskal Herrian: gizonena halako bi baino gehiago hazi da kopurua azken hamarkadan
2014tik 2024ra, gidabaimena duten emakumeen kopurua % 14raino igo da Nafarroan, gizonen % 6,6ren aurretik; EAEn, aldea hirukoiztu ere egin da ia. Genero-arrakala estutzen ari da horretan, nahiz eta oraindik gizonak gehiago diren errepideetan.