Kuartangoko herritarrek ezezkoa eman diote 'fracking' sistemari
Arabako Kuartango udalerriko herritarrek ia aho batez ezezkoa eman diote "fracking" edo lurpetik gasa ateratzeko haustura hidraulikoaren sistemari, herrian gaur egin duten galdeketan. "Fracking"ari buruzko Estatu mailako lehenengo galdeketa egin dute gaur Kuartangon. Parte-hartzea % 75ekoa izan da, eta horietatik % 98k haustura hidraulikoaren kontra bozkatu dute.
343 herritarrek zuten boto eskubidea eta 260 lagunek parte hartu dute galdeketan (% 75,8). Orotara, 256 kontrako boto, 3 aldeko eta boto baliogabe bat izan dira.
Biztanleei haustura hidraulikoa euren eremuan erabiltzearekin ados dauden galdetu diete.
Madrileko Gobernuak galdeketa loteslea egiteko baimenik eman ez bazuen ere, Kuartangoko 350 biztanleek gas naturala ateratzeko teknika polemikoari buruz duten iritzia emateko aukera izan dute.
Kuartango 20 udalerri inguruk osatzen dute eta Gasteiztik 27 kilometrora dago. 2012ko otsailean "fracking gabeko gunea" izendatu zuten, eta horretan ere aitzindari izan dira Estatu mailan.
Erreakzioak
Emaitzen berri izan ostean, herritarren erabakia hiri-antolamenduko planean txertatuko duela adierazi du Iñaki Guillema Kuartangoko alkateak. Halaber, herritarren iritzia beste instituzioen eta estamentu judizialen aurrean defendatzeko prest agertu da.
Mikel Otero "Fracking ez Araba" plataformako bozeramaileak herritarren parte-hartzea nabarmendu du. Horren ustez, emaitzak Kuartangoko herriak teknika horren erabilera baztertzen duela frogatzen du.
Euskal Herriko gainerako udalerriei antzerako galdeketak egiteko deia luzatu die, eta plataformak "fracking" sistema EAEn eta Espainian bertan behera uzteko lan egingo duela gaineratu du.
Bestalde, "Fracking ez Araba" plataforma sinadurak biltzen ari da "fracking"ari buruzko herri ekimen legegilea Eusko Legebiltzarrera eramateko.
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango dira: Espainiako eta Frantziako suteak, sexu-erasoak Bilbon eta Tuteran, eta Donostiako Aste Nagusiko programazioaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Madril, Avila eta Toledoko suek zertxobait hobera egin dute meteorologiari esker
Suteek 77.000 hektarea kiskali dituzte jada: 47.000 Burgoondon (Avila), 27.000 hektarea Madrilgo mendilerroan eta 2.000 hektarea Toledon. 90.000 pertsona inguru daude ebakuatuta edo konfinatuta.
Euskal Encounter topaketa amaitu da BECen, 5.000 parte-hartzaile eta bisitarien bikoitzarekin
Antolatzaileek prestakuntza- eta dibulgazio-jardueren harrera ona nabarmendu dute, gizartea eraldatzen ari diren teknologiak ulertzeko gero eta interes handiagoa dagoela berretsi baitute.
Tuterako jaietan adingabe baten bortxaketa ikertzen ari dira
Ustezko erasotzailea atxilotu egin dute. Tuterako Udaleko taldeek adierazpen instituzionala onartu dute, erasoaren aurrean "erabateko gaitzespena eta gaitzespena" adierazteko.
Vall d'Uixoko (Castello) suteak kontrolik gabe jarraitzen du, eta 6500 hektarea kiskali ditu jada
Larunbatean sutea piztu zenetik 15 udalerritako 16.000 pertsona baino gehiago ebakuatu dituzte. Hainbat erakundetako 450 profesional baino gehiago ari dira sua itzaltzeko lanetan.
63 urteko gipuzkoar bat hil da Ordesako naturgunean erorita
Gertaera 11:15 aldera jazo da. Harri batek mendizalea jo du, bi lagunekin zihoala. Ondorioz, malda handiko mendi-mazela batetik behera erori da.
Gorpu bat aurkitu dute Pasaiako portuko uretan
Herritar batek 16:00ak aldera ohartarazi du gorpu bat zegoela uretan, eta Ertzaintzak atera du bertatik. Biktima ez dute oraindik identifikatu.
Bederatzi pertsona artatu dituzte Arrasaten, eraikin bateko etxabean piztu den sutearen ondorioz
Gazteak batu ohi diren inguru batean, sua hartu du erosketa-orga batek eta, beroaren eraginez, lokal baten sarrera lehertu da. Ikerketa abiatu da gertatutakoa argitzeko.
Berpiztu da ostiralean Castejonen piztutako sutea
Castejon Villa hotelaren inguruan berpiztutako sua itzaltzeko lanean ari dira suhiltzaileak, eta ez da inor zauritu.
Ikuspenik gabe eta garrez inguratuta ibili da suhiltzaileen kamioi bat Madrilen
Kamioi batean zihoazen suhiltzaileak arriskuaz ohartarazi dira, eta aurrera egiteko bidea aurkitzeko kezka agertu dute. Egoera zail eta arriskutsu horren aurrean bideoan entzun daitezkeen esaldietako batzuk hauek dira: "Ez dugu ezer ikusten", "Hau oso arriskutsua da" eta "Kamioia hemen gelditzen bada, flipatu egingo dugu" .