Senatuak LOMCE legea onartu du, PPren botoekin bakarrik
Senatuaren osoko bilkurak LOMCE legea onartu du ostegun honetan, PPren botoekin bakarrik. Orain, Diputatuen Kongresura igorriko dute berriz Wert ministroaren Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoa.
Aldeko 136 boto jaso ditu Wert legeak (PPrenak), eta kontrako 81 botoa (oposizioaren gehiengoarenak). Hiru abstentzio egon dira, UPNrenak azken hauek. 50 bat senatari ez dira azken bozketa horretan egon, eta txalo eta txistu artean onartu dute hezkuntza erreforma Senatuan.
LOMCE legearen testuan hainbat aldaketa sartu dituzte, eta, ondorioz, Diputatuen Kongresura itzuliko da hezkuntza erreforma, tramitazioa bukatzeko. Giza Zientzietako ikasleentzat matematika derrigorrezkoa izatea izan da aldaketa horietako bat.
Hilaren 28an Kongresuan egingo duten osoko bilkuran onartuko dute, behin betiko, Wert legea.
896 emendakinetatik 32k bakarrik egin dute aurrera
Guztira, Senatuko alderdiek 896 emendakin aurkeztu dizkiote legeari, eta, batzordeak 32 bakarrik onartu ditu, gehienak PPrenak berarenak.
Erreforma ezartzeko egutegia
Aldaketen artean, LOMCE legea ezartzeko egutegian egindako dago, hiru urtera igo baitute epe-muga hori.
Neska-mutilak bereizten dituzten ikastetxeak
UPNk aurkeztu eta Senatuak onartu dituen bi emendakinek baimenduta, neska-mutilak bereizten dituzten eskola pribatuek diru publikoa jaso ahalko dute, eta ikastetxe horiek ez dute ''modu objektiboan eta arrazoituan'' justifikatu beharko hezkuntza eredu hori laguntzak jasotzeko.
Aldaketa gehiago
Bestalde, Giza Zientzietako ikasleek ere matematikak ikasi beharko dituzte, eta Batxilergoaren azken ebaluaketarako enborreko ikasgai orokorrak bakarrik hartuko dira kontuan.
Jaurlaritzak helegitea jarriko du Konstituzionalean
Eusko Jaurlaritzak helegitea aurkeztuko du LOMCE Jose Ignacio Wert ministroaren hezkuntza erreformaren aurka, Auzitegi Konstituzionalean. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak "Boulevard" Radio Euskadiko saioan egindako elkarrizketa batean aurreratu duenez, Espainiako Gobernuak "egun Senatuan dagoen testua" onartzen badu, Jaurlaritzak Konstituzionalera joko du. Izan ere, "erreformak ez ditu Euskadiren eskuduntzen berezitasunak aitortzen".
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.