Alokairua eta birgaitzea, Etxebizitza Plan berriaren gakoak
Eusko Jaurlaritzak 2013-2016 Etxebizitza Plana onartu du gaur. Aurreko planekin alderatuta, alokairuaren eta birgaitzearen alde egiten du, “krisiak baldintzatu duen merkatuaren beharrak asetzeko”, Juan Maria Aburto Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak adierazi duenez.
“Krisialdi ekonomikoak azken urteetako egoera aldatu du Euskadin: lanari eusteko edo lana aurkitzeko eta hipotekaren ordainketari aurre egiteko zailtasunak dituzten pertsona gehiago daude. Oztopo horiengatik guztiengatik, etxebizitzen erosketaren eskaera txikitu egin da eta saldu gabe dauden etxebizitzen eskaintza soberakinduna da”, esan du Gobernu bileraren ondorengo agerraldian.
Egoera hori kontutan izanda, plan beharrak etxebizitza babestuen parkea “eraikitzea” aurreikusten du. Batez ere eraikitako etxebizitzen parkean gauzatuko dira jarduerak, eta etxebizitzak sortzeko eta kudeatzeko eredua aldatzea bultzatuko da.
Jaurlaritzak alokairuari lehentasuna emango dio, eta eraikitako etxebizitzen birgaitzea, berritze eta leheneratzea sustatuko ditu, batez ere, “jasangarritasunarekin eta energia aurrezteko jarduerekin lotuta”. Halaber, etxebizitzaren arloko erakunde eta eragile guztien lana koordinatu nahi du, eta ildo estrategikoetako bat gazteei etxebizitza bat lortzeko aukerari eskainiko dio, gazteentzako alokairua eta babes finantzarioa emanez.
Planaren ekintza gehienak alokairua sustatzera zuzenduko dira; beraz, jabetza-erregimeneko soberakinak alokairura edo antzekoetara bideratuko dira. “Alokairua da aukerarik bideragarriena etxebizitza-eskatzaile askorentzat. Horregatik, planaren helburuak betetzeko 460.383.933 euroko aurrekontutik % 25 alokairua sustatzera bideratuko da”, azaldu du.
Azkenik, planak hutsik dauden etxebizitzen gaineko jarduerak aurreikusi ditu. Babestutako alokairura bideratu nahi ditu, Bizigune programaren eta merkatu libreko etxebizitzen alokairurako bitartekaritza-programaren (ASAP) bidez, besteak beste.
Izan ere, gaur dekretu bat ere onartu du Jaurlaritzak alokairuari lotuta. Era horretan, etxebizitza alokatzeagatik jabeari emango zaion gehienezko ordaina, hileko 450 eurokoa izango da aurrerantzean (orain arte 600 euro zen gehienezko ordaina). Gaur egun 5193 etxebizitza kudeatzen ditu era horretara Jaurlaritzak.
Zure interesekoa izan daiteke
Baso-sutea piztu da Aizkorri-Aratz natura parkean
Baso sutea piztu da Aizkorri-Aratz parkean. Dirudienez, ostiralean sortu zen sute txiki baten berpiztea da eta urrutitik da ikusgai.
Auto-ilarak BI-30 errepidean, Barakaldon, 8. kilometroan izandako istripu baten ondorioz
BI-30 errepidean, Barakaldo parean, izandako istripu baten ondorioz, auto-ilarak sortu dira Galdakaorako noranzkoan, errei bat itxi ostean.
Musikenek "arretaz" ikertuko du harpa irakasle batek ikasleei emandako tratua
Musikeneko Zuzendaritzak "kaltetua izan daitekeen edonori" jakinarazi dio "zentroaren arreta osoa" izango duela, eta, horretarako, ikastetxeak "eskura dituen bideen bidez harremanetan jartzeko" eskatu du.
San Joan sua ez dute leku hauetan piztuko
Nafarroako Gobernuak San Joan surik ez egiteko gomendatu du. Eusko Jaurlaritzak ez du gomendio orokorrik eman eta herri bakoitza bere erabakiak hartzen ari da. Hala, Iruñean, Barakaldon, Urretxun, Zumarragan, Sopelan, Berangon, Gernikan eta Muxikan, besteak beste, ez da surik piztuko.
EHUko errektoreak ohartarazi duenez, kalifikazioak "ezin dira presio sozial, politiko edo mediatikoagatik zehaztu"
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak adierazi du kalifikazioak ezin direla zehaztu "presio sozial, politiko edo mediatikoagatik". Horrekin batera, USaPeko euskara azterketetan izandako zenbait notek eragindako polemikaren harira, esan du ikasleen eskubideak defendatzeak "ebaluazio-sistemaren inpendendentzia defendatzea" dakarrela.
Pedrosa sailburuak jakinarazi duenez, USaPeko euskara azterketan zeroen % 47 ebaluatzaile berak jarri zituen
Azterketa horretan jarritako 168 zeroetatik 108, 11. eta 12. epaimahaiek zuzendutako azterketei dagozkie; guztien % 64,3.
Berrikuspenaren ondoren, euskara azterketako zeroak murriztu egin dira, baina "igoera esanguratsurik gabe" kasu gehienetan
Unibertsitatera sartzeko proben behin betiko kalifikazioak argitaratu dituzte eta EHUko errektoreak balorazioa egin du: ebaluazio- eta berrikuspen-sistemaren alde egin du.
Haur-eskolak 13:00etan itxiko dira gaurtik aurrera, muturreko beroagatik
Haurreskolen Partzuergoak bere eskolak ohi baino goizago ixtea aurreratzea erabaki du, tenperatura altuak direla eta. Neurria datozen egunetan egongo da indarrean, kontrakoa erabaki arte.
Bi pertsona atxilotu dituzte Plentziako hondartzan, lapurretetan ari zirela eta udaltzainei erasotzeagatik
Halaber, Ertzaintza bi adingabe ikertzen ari da, igande honetan Plentziako hondartzan izandako gertakarietan parte hartu zutelakoan, hainbat lapurretarekin lotutako polizia-operazio batean.
1,1 milioi euro utzi ditu Primitivak Bilbon
Astarloa kaleko 3. zenbakian dagoen 11 zenbakia duen Loteria Administrazioan zigilatu zuen txartela asmatzaileak.