Itsasoak euskal kostaldeari atsedenaldi txiki bat eman dio
Itsasoak euskal kostaldeari atsedenalditxo bat eman dio. Olatuak direla eta alerta laranja ezarrita zegoenez, kostaldean segurtasun neurriak areagotu dituzte; izan ere, asteburuko denboraleak portu asko txikituta utzi zituen. Kostaldeko udalerriak babesteko lanean presaka aritu dira azken orduotan, batez ere Bermeon. Horrela, blokeak jarri dituzte portuko morruan, baina Frantxunatzeta morru zaharraren atzean dauden arrantzaleen lonjak urak hartu ditu. Bloke gehienek itsasoaren enbatari eutsi diote, baina portua eta inguruak itxi egin behar izan dituzte.
Donostian, Salamanca pasealekuan, olatu batek telebistako kamerari bat zauritu du, DYAk eta lekukoek jakitera eman dutenez. 18:45 aldera biktima denboralea grabatzen ari zenean, olatu handi batek harri-lubeta gainditu du, Salamanca pasealekuan sartu da, eta zenbait lagun aurretik eraman ditu. Kamerariak besoan eta gerrialdean min hartu du. DYAko anbulantzia batek artatu eta Donostiako ospitalera eraman du. Kursaaleko zubia itxita egon dira gauerdira arte.
Zarautz eta Getaria lotzen dituen errepidea 18:00etan itxi dute.
Getxoko Udalak (Bizkaia) Ola jatetxetik Portu Zaharrera doan errepidea itxi du, eta Arriluzeko kaia eta Ereagako pasealekua ere itxi dituzte.
'0' egoera, bertan behera
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Babes Zibileko (LABI) '0' egoera bertan behera utzi du alerta laranjaren faserik okerrena pasatu eta gero, agiri batean jakitera eman duenez.
Nahiz eta olatuen abisuak gauerdian bukatu, itsasgora (21:00) pasatu eta gero larrialdi plana bertan behera uztea erabaki du Jaurlaritzak.
00:00etan abisu horia ezarriko dute, baina haize-boladengatik. 06:00etan alerta laranja ezarriko dute, eta 18:00etara arte iraungo du.
Larunbaterako beste denborale bat iragarri dute, baina gaurkoaren oso antzekoa izango da, adituen arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Sei urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati bikotekidea bortxatzeagatik eta etengabe tratu txarrak emateagatik, Nafarroan
Indarkeria matxistaren biktimei arreta integrala emateko akordioak 25 urte bete ditu
Urdako tren istripuaren biktimen aldeko hileta elizkizuna azaroaren 12an egingo dute Toledoko katedralean
Orioko Udalak Jaurlaritzari galdegin dio konpon dezala berehala duela 40 egun su hartu zuen ontziak eragindako egoera
Anderren heriotzan inplikatutako agenteei espedientea egitea baztertu duen alkatetzaren dekretua errekurritu egin dute
Horrela eragingo die trafikoari eta oinezkoei Reala-Olympique Lyon partidagatik ezarritako segurtasun dispositiboak