Haizeteei eta olatuei aurre egiteko aholkuak
Eusko Jaurlaritzako Meteorologia eta Klimatologia Zuzendaritzak aholkuak eman ditu haize zakarra dagoenerako edota olatuengatik alerta ezartzen dutenerako. Hona hemen herritarrentzako aholku batzuk:
Haize zakarra
- Itxi ateak eta finkatu leihoak eta olanak
- Kendu loreontziak eta kalera eror daitezkeen gauza guztiak
- Behar-beharrezkoa ez bada, ez joan mendira alerta ezarritako ordu horietan, eta, joan behar baduzu, babes-neurri egokiak hartu
- Urrundu erlaitzetatik, hormetatik, zuhaitzetatik edo publizitate-hesietatik, eta kontu handiz ibili eraikitzen ari diren edo egoera txarrean dauden eraikinen aurrean bazaude
- Aldamioak, garabiak eta obrako bestelako elementuak finkatu
- Ahal bada, ez egin errepideko joan-etorririk, eta, edonola ere, aurrez neurriak hartu
- Informa zaitez joango zaren edo igaroko zaren aldeko meteorologia-baldintzei buruz
Itsasoan bazaude:
- Urrundu zaitez haize gogorrek eragin ditzaketen olatuen eta mareen eragina jasan dezaketen lekuetatik
- Ez erabili itsasontzirik, eta berrikusi horien amarrak
- Ez egin uretako kirolik
- Ez bainatu urruneko hondartzetan, behar beste ezagutzen ez dituzunetan edo zaintza eta salbamenduko zerbitzurik ez daukaten hondartzetan
- Urrundu olatuak lehertzen diren lekuetatik (haitz, kai-mutur, moila...)
- Ez hurbildu itsas pasealeku, kai-mutur edo itsaslabarretara. Uraren indar handiak eraman egin zaitzake
Zure interesekoa izan daiteke
Sei urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati bikotekidea bortxatzeagatik eta etengabe tratu txarrak emateagatik, Nafarroan
Indarkeria matxistaren biktimei arreta integrala emateko akordioak 25 urte bete ditu
Urdako tren istripuaren biktimen aldeko hileta elizkizuna azaroaren 12an egingo dute Toledoko katedralean
Orioko Udalak Jaurlaritzari galdegin dio konpon dezala berehala duela 40 egun su hartu zuen ontziak eragindako egoera
Anderren heriotzan inplikatutako agenteei espedientea egitea baztertu duen alkatetzaren dekretua errekurritu egin dute
Horrela eragingo die trafikoari eta oinezkoei Reala-Olympique Lyon partidagatik ezarritako segurtasun dispositiboak