Donostiako Gotzaindegia Ogasuna salatzeko aukera aztertzen ari da
Elizari eta elkarte sozialei % 0,7 emateko laukitxoak batera markatzeko aukerarik ez du eman Gipuzkoako Ogasunak 2013ko errenta aitorpenean. Gauzak horrela, Donostiako Gotzaindegia Ogasunaren aurka salaketa jartzeko aukera aztertzen ari da.
Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak gaur prentsaurrekoan jakitera eman duenez, gaia juristen eskuetan utzi dute, Ogasunak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan aldaketak egiteko eskumena duen aztertzeko. Bilduren Gobernuak "legearen aldaketa bat dena, araudiaren aldaketa bezala mozorrotu nahi du", Munillaren hitzetan. Kasu horretan, legearen aldaketa Batzar Nagusiek onartu beharko lukete.
2013ko errenta aitorpenean Elizako eta elkarte sozialetako kuoten bi laukitxoak "bateragarri egiteko" aukerarik ez ematea "ezustekoa" izan dela ziurtatu du Munillak. Hirugarren aukera bati buruzko informaziorik ez du jaso gotzainak; izan ere, % 0,7 "sektore publikoak kudeatutako helburuetara" bideratzeko aukeraren berri eman zuen Bilduren Gobernuak igandean.
Bestalde, errenta aitorpenaren "eredua" Ogasunak erabaki behar duela ziurtatu du gaur Gipuzkoako Aldundiak, hau da, "sektore publikoak kudeatutako helburuetara" % 0,7 bideratzeko aukera ematea Ogasunaren eskumena da.
"Aldundiak ez dio Elizari ordaintzen, Estatuak baizik, haren eskumena delako", adierazi du Bilduren Exekutiboak.
Zure interesekoa izan daiteke
Arabako gazteen ikasbidaian gertatutakoa kontatu diote EITBri bi gurasok
Gazteetako batzuk "bizitzako gaurik okerrena" pasa zutela esan zieten gurasoei. Portura iritsi ondoren ontzian gelditu behar izan zuten Guardia Zibilaren aurrean deklaratu ahal izateko.
A-15 errepidea itxita egongo da bi noranzkoetan ostiraleko 22:00etatik igandeko 10:00etara
Andoainerako noranzkoan, Berastegiko lotunean moztuko da trafikoa, eta Iruñerakoan, berriz, Sorabillako (Andoain) lotunetik aurrera. Belabietako tunelean segurtasun ekipamenduak kontrolatzeko sistema berri bat jarri ahal izateko itxiko dute.
Osakidetzak prest dauka segurtasun biologiko handiko unitatea, hantabirus kasu posibleei aurre egiteko
Donostia Ospitaleko isolamendurako unitatea Espainiako Estatuan dauden 7 unitateetako bat da, eta bertako profesionalak etengabe entrenatzen dira arrisku handiko infekzioei aurre egin behar dietenerako.
10 salaketa eta 3 gazte ikerketapean Arabako 100 bat adingabek egindako ikasbidaiaren auzian
Bartzelonako Guardia Zibila ari da ikerketa zuzentzen, polizia judizial gisa, eta kasua Bartzelonako Guardiako Epaitegira bidali dute. Zenbait adingabe eta lekukori deklarazioa hartu diete jada, ikastetxe horietako ikasleak ez ziren bidaiariak ere joan zirelako itsas bidaian.
Maialen Mazon hiltzeagatik akusatutako gizonak biktimaren odol orbanak zituen arropetan
Ostiral honetan egin da Arabako Probintzia Auzitegian ustezko hiltzailearen aurkako epaiketaren bosgarren saioa. Auzipetuaren arroparen hainbat lagin aztertzeaz arduratu ziren Ertzaintzako bi adituk deklaratu dute gaur. Zehazki, haren galtzetan zegoen orban bat, eta alkandoran eta zapatiletan zituen orban batzuk ikertu dituzte, eta ondorioztatu dute odol orbanak zirela eta odol hori Mazonen DNArekin bat zetorrela.
EHUk graduazio ekitaldi bateratua egingo du San Mamesen, ekainaren 12an
Ikasleek dagoeneko izena eman dezakete, doan. Halaber, ikasleen senide eta hurbilekoek arratsaldetik aurrera erosi ahalko dituzte sarrerak, 19 euroan, EHUren webgunean.
Lukas Agirre hiltzeaz akusatutakoen "errugabetasun presuntzioa suntsitzeko zantzu nahikoak" ikusten ditu fiskalak
2022ko Gabonetan gertatu zen krimenaz akusatuta, hiru pertsona eseriko dira aulkian: hilketaren ustezko egilea, beharrezko laguntzailea (hiltzaileari labana eman ziona) eta krimena estali zuen neska bat. Gaur osatuta geratuko da herri epaimahaia, eta astelehenean hasiko da epaiketa bera, aurretiazko gaiak aztertuta. Fiskaltzak eta akusazio partikularrak 22 eta 25 urte arteko kartzela zigorra eskatzen dute.
Eusko Jaurlaritzak Gaixotasun Infekzioso Emergenteen Aholku Batzordea aktibatu du hantabirusak eragindako alerta hurbiletik jarraitzeko
Gontzal Tamayo Osasun sailburuordea buru duen organoak bere lehen azalpenak eman ditu MV Hondius ontziaren egoera aztertu ondoren, eta lasaitasunerako mezua helarazi nahi izan du, Euskadin arriskua oso txikia dela goraipatuz; Osakidetzak, berriz, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Goi Mailako Isolamendu eta Tratamenduko Unitatea operatibo eta prest du edozein gorabeherari aurre egiteko.
Igorreko Udalak loteriaren saria kobratu ez dutenen arazoa "lehenbailehen" konpontzea espero du
Gabonetako Loterian saria egokitu eta kobratu ezinik geratu diren ehundik gora lagunen salaketak jaso ditu jada Ertzaintzak. Igorreko errugbi taldeak iruzurra egin duen argitzeko ikerketa martxan da.
52 apaizek Juan Carlos Elizalde gotzainaren aurka egin dute, “agintekeriaz” jokatzea leporatuta
Apaizetako baten arabera, seminarioaren “erdia kikoen esku” utzi du gotzainak. Elizalderen esanetan, apaiz batzuek “denbora gehiegi dute inkordiatzeko”.