Deusto HLHIn eta Salesianos ikastetxean ariko dira Ibaiganeko ikasleak
Bilboko Ibaigane ikastetxeko 280 ikasleak CEIP Deusto HLHI-n eta Salesianos-Deusto itunpeko ikastetxean birkokatuko dituzte 2014-2015 ikasturtean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jakitera eman dutenez.
Oharrean dioenez, Haur Hezkuntzako 40 ikasleek eta Lehen Hezkuntzako 121 ikasleek CEIP Deusto HLHI-n ziurtatuta izango dute lekua.
DBHko ikasleek, berriz, Salesianos-Deusto itunpeko ikastetxean ziurtatuta izango dute lekua. 118 ikasle joango lirateke bertara ikastera.
Hezkuntza Sailaren oharrak dionez, ikasleentzako irtenbide bila aintzat hartu diren irizpide nagusiak ondorengoak izan dira: ikastetxearen hurbiltasuna eta dagoeneko osatuta zeuden taldeak hainbat ikastetxetan ez banatzeko hezkuntza-komunitateak egin duen eskaria.
Era berean, eskaintzen den aukerarekin ados ez leudeken familiek, matrikula-eskaera egin ahal izango dute plaza libreak dituzten ikastetxeetan, adierazi du Hezkuntza Sailak.