Ezbeharra Laredon
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Laredoko hilketagatik atxilotutako gizona, espetxera

Epaileak espetxera bidali du astearte honetan Laredoko hilketagatik atxilotutako gizona. Ikerketa iturriek jakitera eman dute ustezko hiltzailea El Duesoko kartzelan espetxeratuko dutela, Santoñan.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Laredoko hiltzailea kartzelaratzeko agindua eman du epaileak

Espetxera bidali du epaileak astearte honetan, Laredoko hilketagatik atxilotutako 52 urteko bilbotarra. Ikerketaren iturriek jakitera eman dute ustezko hiltzailea El Duesoko kartzelan espetxeratuko dutela, Santoñan.

Bitartean, Laredoko hondartzako hilketa bikoitza indarkeria matxista izatea baztertu du Guardia Zibilak, eta, hemendik aurrera, beste hipotesi batzuk aztertuko ditu.

Guardia Zibilaren arabera, ikertzaileek ez dute inolako zantzurik aurkitu gertatutakoak indarkeria matxistarekin zerikusirik duela esateko.

Horrez gain, M.I.R. ustezko hiltzaileak eta biktimek ez zutela elkar ezagutzen uste dute.

Ikerketaren inguruko datu gehiago ez ematea erabaki du Guardia Zibilak.

Gertaera igandean jazo zen. Atxilotuak Laudioko emakume bat eta haren aita hil zituen, labankadaz, Laredoko hondartzan.

Ustezko hiltzailea hondartzan bertan atxilotu zuten.

Emakumea hondartzan bertan hil zen. Haren aita, berriz, Santanderko Marques de Valdecilla ospitalera eraman zuten, larri, baina minutu batzuk geroago hil zen.

Hileta asteazkenean izango da, Laudion (Araba), bi biktimen herrian, 18:30ean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X