Nafarroan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat hil da, Burlatan borroka batean jasotako kolpearen ondorioz

Taberna bateko kanpoaldean jazotako borroka batean, ukabilkada bat jaso eta buruaz lurra jo zuen.

Gizon bat hil da gaur, larunbatean Burlatako (Nafarroa) jaietan izandako borroka batean jazotako zaurien ondorioz.

Espainiako Poliziak ikerketa abiatu du, eta epaileak sumarioa sekretupean jarri duela zehaztu dute.

Dirudienez, zendutakoa Zizurko bizilaguna zen, Ekuadorkoa jaiotzez, eta buruaz lurra jo zuen Burlatako taberna bateko kanpoaldean izandako borroka batean ukabilkada bat jaso ostean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X