Salaketaren ostean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

SOS Arrazakeriak laguntzen iruzurrean kolaboratzen du, dio De Andresek

Arabako ahaldun nagusiaren arabera, elkarteak ez du "zilegitasunik" salaketa jartzeko, "laguntza sozialen iruzurrarekin lotuta" egon delako.
Iragarkia
18:00 - 20:00
SOS Arrazakeria taldeak iruzurra egiten duela esan du De Andresek

Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak esan duenez, SOS Arrazakeria Araban izandako "laguntza sozialen iruzurrean kolaboratzaile nagusia eta maisu" da; hori dela eta, ez du Javier Maroto Gasteizko alkatea magrebtarren inguruan esandakoagatik salaketa jartzeko "zilegitasunik".

De Andresek, asteartean Ahaldunen Batzarraren ondoren, SOS Arrazakeriak Marotoren kontra jarritako salaketa izan du hizpide. Marotok etorkin magrebtarrek laguntza sozialak gehiegikeriaz erabiltzen dituztela esan eta berretsi egin du.

Salaketaren ondoren, Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiak ikerketa abiaraztea erabaki du.

Arabako ahaldun nagusi eta Marotoren alderdikideak "babesa" helarazi dio Gasteizko alkateari eta bere "ausardiagatik atsekabetuta" izan dela nabarmendu du.

Gainera, De Andresen hitzetan, SOS Arrazakeriak ez du inolako "zilegitasunik" horren moduko salaketa bat aurkezteko "laguntza sozialei egindako iruzurrarekin lotuta" egon delako.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X