Ligako partidua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Real Madrilek eta Athleticek Hodei Egiluzen bilaketa babestuko dute

Bi taldeetako jokalariak "Hodei missing" deritzon kamisetekin agertuko dira futbol-zelaira. Duela ia urtebete desagertu zen Hodei.
hodei egiluz kartela europan zehar iturria: www.hodei-missing.com
hodei egiluz kartela europan zehar iturria: www.hodei-missing.com

Real Madril eta Athletic taldeek partida jokatuko dute gaur eta Hodei Egiluzen bilaketaren aldeko kamisetak erakutsiko dituzte. Ligako partida Santiago Bernabeun izango da, 21:00etatik aurrera eta ekintzak oihartzun handia izatea espero dute.

Galdakaoko Udalak jakinarazi duenez, bi taldeetako jokalariak "Hodei missing" deritzon kamisetekin agertuko dira futbol-zelaira. Duela ia urtebete desagertu zen Hodei. Horrela, Hodei Bila elkarteak esker ona azalduko die bi taldeei, Galdakaoko gaztearen senide eta lagunek sinatutako eskutitz baten bitartez.

Alde batetik, Real Madril etxean arituko da eta eskerrak emango dizkiete hitz hauekin: "Oso eskertuta gaude gure semea bilatzeko lanetan laguntzeagatik, "Hodei missing" kamiseta eramateagatik. Ez dugu momentua ahaztuko eta zuei esker elkartasunak eta kirolak bat egiten dutela sinetsi dugu. Gure esker beroena eta besarkada bat Klubari zein jokalariei".

Bestalde, Athletic taldeari ere keinua eskertu diete, hitz hauekin: "Imajinatu zein zaila den gure emozioa bi lerrotan laburtzea. Edonola ere, Taldeari eta jokalariei gure esker ona azaldu nahi dizkiegu. Inoiz ez gara hain harro egon".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X