Denboralea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Denboraleak egindako kalteak zenbatzen hasi dira agintariak

Kalte gehien dituen herrietako bat Zalla (Bizkaia) da, urpean geratu baitzen asteburuan. Bihar, beste denborale bat etorriko da.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Elurrak ez du eragozpen handirik eragin Iruñean

Ostegunetik Euskal Herria astindu duen denboraleak 24 orduko tregoa egingo du gaur, baina bihar beste fronte bat etorriko da.

Gaurko, EAEn abisu horia ezarri dute eguerdia arte, elurragatik; Nafarroan, abisu horia haizeagatik eta alerta gorria lur-jausiengatik; eta Ipar Euskal Herrian, alerta laranja elurra, euria eta lur-jausiak direla eta.

Astelehen honetan, uholde arriskua da kezka nagusia, Zadorra inguruan (Araba) batik bat. Izan ere, elurteen ostean, izotza urtu egingo da, eta baliteke urtegiek gainez egitea.

Nafarroan, ibaien emaria eta hurrengo egunetarako elur eta izotz aurreikuspenak dira kezkak.

Fontellas inguruan dituzte begi gehienak jarrita, Ebro ibaitik datozen urak "oso handituta" baitatoz, Foru Gobernuaren esanetan. Dena dela, balizko uholdeak laborantza lur-sailetan jazoko liratekeela azaldu dute, eta ez herrietan.

Orain arte, denboraleak bi tragedia eragin ditu gurean; bata Los Arcosen (Nafarroa) eta bestea Candanchun (Huesca). Foru erkidegoan, 70 urteko gizonezko bat hil zen, urak eramanda. Aragoin, aldiz, Elorrioko 39 urteko gizon bat hil zen, elur-jausi batek harrapatuta.

Neguaren lehen zaplaztekoak Zalla ere astindu zuen gogor, herri gehiena urpean geratu baitzen asteburuan. Gaur, agintariak eta aseguru-etxeak kalteak zenbatzen hasiko dira. Udal bulegoetan artatuko dituzte kaltedunak, erreklamazioak jartzen laguntzeko.

Cadagua Zalla Eroski

Zallako Eroskia, urak hartuta. Argazkia: Maitane Pastor

Errepideen egoera

Atzo pilatutako elurraren ondorioz, lau mendate itxita daude Araban: Bernedo, Herrera, Opakua eta Urduña. Gainera, Zaldiaranen eta Altuben kateak behar dira zirkulatzeko.

Bizkaian eta Gipuzkoan, errepide guztiak zabalik daude, baina bide bazterretan elurra dagoen lekuetan arreta handiz gidatzea gomendatu du Segurtasun Sailak.

Nafarroan ere normaltasuna da nagusi. Bi salbuespen: N-113 (Iruña/Madril), Castejonen (ibilgailu guztientzat itxita dago) eta N-135, Luzaiden (ibilgailu astunentzat itxita dago, eta gainerakoak kateak jarrita ibil daitezke).

Asteartean, beste denborale bat

Lasaitasuna laburra izango da, bihar beste denborale bat helduko baita. Gutxienez, ostirala arte iraungo du.

Tenperaturek eta elur-kotak nabarmen egingo dute behera berriz, eta ekaitzak eta txingorra ekarriko ditu, kostaldean gehienbat. Elurra 300-500 metrora egingo du.

Asteazkenean, 100-200 metrora jaitsiko da elur-kota. Euriak ahulagoak izango dira, baina txingorra egingo du.

orra egingo du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Babeslekurik eta janaririk gabe: migrazio-krisiak gainezka utzi du Ceutako migrazio-zentroa, eta GKEak ere gainditu egin ditu

Atzerritarrentzako Aldi Baterako Egonaldi Zentroa gainezka dago azken egunotan. Marokotik zein Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeetatik —Sudanetik eta Txadetik, besteak beste— iritsitako ehunka migratzaile Trampolin hondartzan eta migrazioa-zentroaren kanpoaldean daude zain, tokirik ez dutelako. Bien bitartean, migrazio-presioak GKEak ere gainditu egin ditu. Haien lehentasuna iritsi zirenetik jan barik dauden migratzaileei janaria ematea da, eta, gainera, haien eskubideei buruzko informazioa ematen diete.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X