Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beste hiru gezurrezko bahiketa ikertzen ari da Ertzaintza

Hiru kasu hauetan, ustez bahituta zeuden pertsonak onik zeuden, eta senideek ez zuten erreskaterik ordaindu eta berehala jakinarazi zioten Ertzaintzari.

Ertzaintza beste hiru gezurrezko bahiketa ikertzen ari da, bat lurralde historiko bakoitzean. Bahiketa mota horren helburua erreskateak lortzea da, ustez bahituta dagoen pertsona bat askatzearen truke.

Ertzaintzak otsailean ohartarazi zuen hainbat salaketa jaso zituela horrelako kasuen inguruan.

Azken hiru kasu hauetan, ustez bahituta zeuden pertsonak onik zeuden, eta senideek ez zuten erreskaterik ordaindu eta berehala jakinarazi zioten Ertzaintzari.

Ustezko bahitzaileek biktimaren sakelako telefonora deitzen dute ezkutukoa edo ezezaguna den telefono zenbaki batetik.

Deitzen duen pertsona horrek biktimari ohartarazten dio semea edo beste senideren bat hilko duela bere aginduak betetzen ez baditu.

Hori saihesteko, dirua eskatzen du, 350 eurotik 5.000 eurora oraingoz, eta transferentzia lokutorio batetik berehala egitea exijitzen dio.

Tentsioari eusteko, mehatxatzaileek hainbat trikimailu erabiltzen dituzte, biktimari ez eskegitzeko eskatzea, besteak beste, ustezko bahituarekin harremanetan jar ez dadin.

Ertzaintzak egiaztatu du biktimak gehienetan zoriz hautatzen dituztela, eta gerta litekeela biktimak ustez bahitu dioten senide hori (semea, alaba...) ez edukitzea.

Delitu mota hori oso ohikoa zen Mexikon eta beste herrialde batzuetan, baina dagoeneko han ez dute ia erabiltzen, bahiketaren egiazkotasuna zalantzan jartzen baitute hasieratik.

Ertzaintzak aholkatu du horrelako deiren bat jasoz gero lasaitasunari eutsi eta ustez bahitu duten pertsona hori non dagoen jakin behar dutela.

Gainera, erreskatea sekula ez ordaintzeko aholkatu dute, eta 112ra deitu eta Ertzaintzarekin berehala harremanetan jartzea, agenteek topa dezaten ustez bahitutako pertsona.

utako pertsona.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X