Kanabis klubak arautzeko Nafarroako legea baliogabe utzi dute
Kanabis klub kolektibo pribatuetan droga horren kontsumoa arautzen duen Nafarroako foru legea bertan behera utzi du gaur Auzitegi Konstituzionalak.
Arauaren aurka helegitea aurkeztu zuen Espainiako Gobernuak, eta errekurtsoa onartu du Auzitegi Konstituzionalak orain. Legeak Estatuaren eskumenak urratzen dituela uste du Exekutibo zentralak.
Foru araua 2014ko azaroaren 27an onartu zuen Nafarroako Parlamentuak. UPNk eta PPNk kontrako botoa eman zuten, baina gainerako taldeek legeari babesa eman zioten.
Nafarroako Ordezkaritza Kannabikoa
Nafarroako Ordezkaritza Kannabikoaren (NOK) kideek foru legea defendatuko dute Auzitegi Konstituzionalean. Kanabis klubak arautzeko herri-ekimena bultzatu zuen NOKek.
Foru legea “beharrezkoa” dela azaldu du NOKek. Horregatik, Auzitegi Konstituzionalera joko dute Nafarroako Parlamentuaren borondatea “gorputz eta arimaz” defendatzeko.
> defendatzeko.