Diru-sarrerak bermatzeko errenta igotzea baztertu du Legebiltzarrak
Diru-sarrerak bermatzeko errenta % 10 igotzearen aurka egin du gaur Eusko Legebiltzarrak, EAJk, PSE-EEk eta PPk EH Bilduren proposamenaren aurka egin baitute. UPyDk boto zuria eman du.
Horrez gain, laguntza horien inguruan jeltzaleek, sozialistek eta popularrek aurkeztutako zuzenketen kontra ere egin du Ganberak.
EH Bilduren legez besteko proposamenak errenta hau arautzen duen sisteman hainbat aldaketa egitea jasotzen zuen. Udal-erroldan izena emanda egon beharreko urte kopurua jaistea proposatu du koalizio abertzaleak: hiru urtetik, batera. Horrez gain, errentaren zenbatekoa % 10 igotzearen aldekoa zen EH Bildu.
Iaz diru-sarrerak bermatzeko errentan murrizketak egin zituzten PSE-EEk eta PPk: EAEko udalerri batean erroldatuta eman beharreko urte kopurua igo zuten (urtebetetik hiru urtera) eta laguntzen zenbatekoa % 7ra jaitsi zuten (% 10ekoa zen lehen).
EAJk eta PSE-EEk gai honen inguruan aurkeztutako zuzenketak ere baztertu ditu Eusko Legebiltzarrak. Proposamenotan, egun indarrean dagoen sistema "mantendu eta hobetzearen aldeko apustuari" eustea eskatu diote Jaurlaritzari, edo "murriztu nahi duten horien aurrean" defendatzea. Lanbideren funtzionamendua "hobetzeko" deia egiten zuten alderdiek.
Alderdi Popularrak ere zuzenketa aurkeztu du diru-sarrerak bermatzeko errentaren inguruan, eta hori ere ez da aurrera atera. "Babes sozialerako sistema hobetzeko" eta Lanbidek dituen "hutsuneak" konpontzeko deia egin dio Jaurlaritzari.
Zure interesekoa izan daiteke
Emakunderen ikerketa baten arabera, bakarrik bizitzea "ikasketa bat da, aukera bat" adineko emakume askorentzat
'Euskal Autonomia Erkidegoan bakarrik bizi diren adineko emakumeak: emandako gizarte-baimena?' txostenaren arabera, bizilagunik ez izateak du esan nahi bakarrik sentitzen direla, gizarteak adineko emakumeei buruz duen irudi estereotipatutik hori ondorioztatzen den arren.
Duela 5.000 urte izoztutako bakterio batek hamar antibiotikori aurre egin diezaieke eta sendagaiak sortzeko baliagarria izan daiteke
Errumaniako izotz-kobazulo batean isolatuta egon da anduia, eta bi agertoki ekarri ditu: askatuz gero, mikrobioen aurkako erresistentzia larriagotu dezake, baina berrikuntza bioteknologikoei atea ireki diezaieke.
Bost gazte hil dira Manlleun (Bartzelona), trasteleku batean izandako sutean
Bost gazteek "elkargune" gisa erabiltzen zuten trastelekua, eta oraindik ez dago argi zer egiten ari ziren sua piztu denean. Mossoek baztertu egin dute trastelekua bizitoki bezala erabiltzen zutela.
Hainbat errei itxi dituzte Bizkaian eta Gipuzkoan, luiziak eta ur putzuak direla eta
BI-630 errepidean errei bat itxi dute Karrantza parean, luizi bat izan baita. Halaber, lur-jausi bat izan da N-1 errepidean ere, Idiazabal parean, eta errei bat itxi behar izan dute. Hori guztia dela eta, Segurtasun Sailak arretaz gidatzea gomendatzen du.
Amaitu dira auto-ilarak BI-10 errepidean, Barakaldo parean bi ibilgailuk istripua izan ondoren
Ezbeharra 124. kilometroan gertatu da, Donostiarako noranzkoan, eta bost kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira.
Albiste izango dira: Ibaien egoera, noiz atertuko du? eta greba Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ibaiak gainezka izan dira gauean, baina egoerak hobera egin du
Prezipitazio handien ondorioz, uholdeak izan dira hainbat tokitan, garajeetan eta etxebizitzetan, batez ere Butroe ibaiaren arroan. Marurin 36 auzokideri eragin die.
Harritzar bat zintzilik geratu da N-634 errepidearen gainaldean, Getaria parean
Eguerdia pasatxo zenean, tamaina handiko harri bat erori da mendian behera, baina burdinezko sareak eutsi egin ahal izan dio. Astearte goizean hasiko dituzte erretiratzeko lanak, eta bien bitartean, errepidea irekita dago.
Sei pertsona zauritu dira Faltzesen, beren autoa bidetik irtenda
Zauritu guztiak ospitalera eraman dituzte eta ingresatuta daude, pronostiko erreserbatuarekin. Horietako bost adin txikikoak dira.
Maila horian daude Abetxuku, Zangroiz eta Mungiako estazioak, uholde arriskuagatik
Euskalmetek jakinarazi duenez, datozen orduotan ere euria barra-barra egiten jarraituko du, ia etenik gabe, batez ere, Kantauri isurialdean.