Lezon atzemandako pilulak 'Superman' motakoak ziren
Lezoko etxebizitza batean duela bi aste atzemandako 239 pilulak 'Superman' motakoak ziren, PMMA droga. Etxe horretan bertan oso egoera larrian aurkitutako 34 urteko gizonezko bat artatu zuten, baina ordu gutxira hil egin zen. Eta Ertzaintzak ikerketa zabaldu zuen, heriotza argitzeko. Oso droga arriskutsua da PMMA eta Europan hainbat lagun hil dira, droga hori hartuta.
Ertzaintzaren Polizia Zientifikoaren Unitatearen laborategietan aztertu dituzte Lezon aurkitutako pilulak, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Joan den uztailaren 10ean topatu zuten droga: Lezoko etxebizitza baten gizonezko bat oso larri zegoen abisua helarazi zion SOS Deiak larrialdi zerbitzuak Ertzaintzari. Handik gutxira zendu zen.
Ertzaintzak etxebizitzan, besteak beste, kilo erdi haxix, 200 gramo kokaina eta arrosa koloreko 239 pilula aurkitu zituen.
Pilulek 'Superman'-en S hizkia zuten itsatsita, bi aldetan. PMMA substantziadun droga izan zitekeela iritzita, ikerketa zabaldu zuen Ertzaintzak.
Orain, hildako gizonezkoaren gorpuari egindako autopsiaren emaitzen zain dauden, heriotzaren arrazoiak argitzeko.
Ertzaintzak gogorarazi du droga mota hori oso arriskutsua dela eta heriotza eragin dezakeela.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietako ezin galduko 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.